2017-06-14 Kirola · Deporte

XXVI. San Esteban Eskuz Binakako Txapeldunak

Argazkia: Agustin Peña.

Aurreko larunbatean, ekainak 10, San Esteban txapelketako finalak jokatu ziren Barañaingo Retegi frontoian. Goizeko 09:00etan hasi ziren lehen partiduak, eta benjamin kategoriatik senior maila arteko norgehiagokak jokatu ziren. Pilota eskola onenetatik etorritako jokalariek parte hartu zuten txapelketan.

Irabazleei dagokionez, haur mailan, Olaizola eta Arbaizak irabazi zuten Orozko Olgetan klubetik, benjaminetan, Landa eta Madina izan ziren garaile Murumenditik, kimuetan berriz, Belaunzaran eta Zubizarretak irabazi zuten Lapke klubetik. Kadete mailan, Titin III klubetik, Gutierrez eta Garmendiak irabazi zuten, Gazteen kategorian aldiz, Baztarrika eta Elizegik irabazi zuten Lapke klubetik, eta bukatzeko senior mailan, Vidan eta Telletxeak eraman zuten txapela Paz de Ziganda klubetik. 

Itzulpena > Traducción

Finales del Campeonato San Esteban

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic