2020-12-22 Kirola · Deporte

Lagunaken lehenengo partidua ikuslegoarekin, eta ikuslegoak arduragabe jokatu

Abenduaren 17an lausotu ziren kirolari lotutako neurriak, aforoa %50ean onartu baitzen eta errendimendu altuko kirolarien Nafarroatik kanpora entrenamenduetarako bilkurak ahalbidetu. Honen jarraian, ordea, Lagunak-ek lehenbiziko aldiz ate irekiekin hartzen ari zuen partidu batean, publikoko hamaika gaztek bengalak piztu eta jokalarien gainera joan eta pilatu, eta protokolo eta segurtasun neurriak oso modu agerikoan puskatu zituzten.

Gizonezkoen Junior kategoria nazionaleko Lagunak taldeak, eta Cintruenigoko Cirbonero taldeak topatu ziren buruz-buru Barañainen, Lagunaken jokatzeko. Ateak zabaltzen ziren estreinako aldia zen, publikoa partidua ikusten egongo zena, alegia, eta dena ongi joan zen partidua bukatu zen arte behintzat. Emaitza: 4 - 1 Lagunaken alde, eta hargatik, hainbat zalek, ospatzeko asmoz edo, bengalak piztu eta pandemia garaia aurretik egiten zen bezala, abestu, elkartu eta pilatu ziren, osasun neurri eta gomendio oro baztertuta. 

Zenbait erabiltzailek Twitterrera jo dute euren atsekabea adierazteko, nahiko agerikoa izan omen zen, diote, lehenengo eguna baitzen kirola publikoari zabaldu eta neurriak modu malguagoan egokitzen zirela, eta egun bakarra itxaron gabe ere, jokaera arduragabea eta ez-solidarioa erakutsi izan zen. Asko dira neurriak zuzen eta tentuz errespetatzen ari diren Klubak, horrek atzean duen lanarekin, eta espero dute gutxi batzuen akatsengatik denek ordaindu behar ez dezaten.

Itzulpena > Traducción

Primer partido con público de Lagunak, y el público actua irresponsablemente

Se trataba de un encuentro entre dos equipos de fútbol masculino en la categoría Junior Nacional, donde jugaban Lagunak contra Cirbonero de Cintruénigo. Era también la primera vez que Lagunak abría sus puertas al público, después de que hubiesen entrado en vigor unas nuevas medidas de seguridad más flexibles en relación al deporte. Un aforo máximo del 50%, sin pasar las 200 personas, y la posibilidad de salir de Navarra para los entrenamientos de los deportistas de alto rendimiento, eran algunas de las nuevas medidas que entraron en vigor el 17 de diciembre.

El partido jugado en Barañain transcurrió con normalidad, hasta que, al terminar, con un resultado de 4 a 1 a favor de Lagunak, algunos aficionados del público, con intención de celebrar, encendieran bengalas y se apilaran cantando como se solía hacer antes de la pandemia, saltándose de una manera evidente las normas de salud. Algunos usuarios han acudido a Twitter para lamentarse que, justo el primer día que las medidas permitían por fin entrar al público, y que las medidas eran más suaves, hayan tenido que aparecer estas actitudes irresponsables y poco solidarias. Aunque la mayoría de Clubes respeten y lleven a cabo las normas, con el trabajo que esto implica, es una pena, dicen, que la actitud de unos pocos pueda afectar al resto.

 

Diseño y desarrollo Tantatic