2014-04-28 Kirola · Deporte

Lagunak Eskubaloiko gazte taldeen erakustaldia Kantabrian

Herrialde horretan ospatzen den txapelketan garaile izan dira emakumezkoen taldeak.

Haurren taldeko neskak pozik garaikurrekin (Argazkia: Utzitakoa)

Lagunak Eskubaloi taldeak adierazi duenez, Los Corrales de Buelna herrian ospatzen den Eskubaloi Txapelketa Nazionalean erakustaldi ederra egin zuten klubeko neskak. Txapelketa apirilaren 17tik 20ra bitarte ospatu zen eta Lagunakeko hasiberrien taldeko neskak eta laureen taldekoak garaipena lortu zuten partidu guztiak garaitu ostean. Ordea, Lagunakeko gazteen mutilen faldea ez zen finalera heldu baina hemengo ligarako baliagarriak izanen dituzte jokatutako partiduak.

Txapelketa honetan hamar probintzietako eta 44 klubeko 84 taldek parte hartu zuten, horietako hiru Lagunakekoak: emakumezkoeen bi talde -hasiberriak eta haurrak- eta gizonezkoen gazteen taldea.

Emakumezkoen hasiberrien taldeak Pontevedrako Redondela taldearen aurka lehiatu zen finalean eta haurren taldeak Gipuzkoako Leizaran taldearen aurka. Lagunakeko neskak irabazi zuten kategoria hauetan. Gizonezkoek, ordea, txapelketaren finalera iritsi ez baziren ere, Nafarroan jokatu behar duten lau taldeen arteko lehia prestatzeko baliagarriak izango dituztela adierazi dute Lagunak Eskubaloi taldetik.

Itzulpena > Traducción

Triunfos de los equipos de balonmano de Lagunak en Cántabria

Los equipos alevín e infantil femeninos y el equipo cadete masculino participaron del 17 al 20 de abril en el torneo nacional de balonmano de la localidad cántara de Los Corrales de Buelna, donde lograron importantes triunfos.

Las chicas se trajeron trofeos después de ganar todos sus partidos y hacerlo también en la final contra el Redondela (Pontevedra) en el caso de las alevines y contra el Leizarán (Gipuzkoa) por parte del equipo infantil. En lo que respecta al equipo cadete masculino, no pudieron llegar a la final, aunque la finalidad era preparar la final a cuatro que jugarán aquí tras quedar segundos en la liga.

84 equipos, pertenecientes a 44 clubs de 10 provincias participaron en el torneo, y entre ellos los tres equipos del Lagunak.

Diseño y desarrollo Tantatic