2015-05-20 Kirola · Deporte

Javier Eraso, Alaitzen futbolera jolasten hasi eta Leganeseraino

Javier Eraso Leganesekin jokatzen (Argazkia: Utzitakoa)

GARAZI ROBLES | Javier Eraso futbolaria 1990tan jaio zen Barañainen. Ikasketak Alaitzen egin zituen eta bertan hasi zen futbolera jolasten. Azkar fitxatu zuten klub handiek, eta 15 urte zituela herritik joan zen Bilboko Athletik klubean jokatzeko. Ordutik futbolera dedikatzen da, eta gaur egun Leganeseko jokalaria da. Barañaindik joan zela denbora asko bada ere, argi dauka hau dela bere txokoa, hemen baitauzka lagun minenak eta familia. Hau da egin diogun elkarrizketa:

Bizitza osoa daramazu futbolean ezta? Noiz eta non hasi zinen futbolean jolasten?

Nire lehenengo taldea Alaitz ikastolakoa izan zen. Klaseko lagunekin jolasten nuen, trumoiak zen gure taldearen izena. 6 urterekin hasi ginen eta bi urte beranduago Lagunak-era jolastera joan nintzen.

Zein taldetan jokatu duzu eta zenbat denboraz bakoitzean?

Alaitz ikastolan bi urte jokatu nuen. Gero Lagunakera joan nintzen beste bi urtez. 10 urterekin Osasunara jokatzera joan nintzen. Han bost urte pasa nituen eta ondoren Athletic-ek fitxatu ninduen. Bilbon 8 urte pasa nituen eta Athletic “B”n lau urte egon ondoren Madrilera etorri nintzen. Eta hemen nago orain, Madrilen, Leganes taldean. Denboraldi honekin bi urte daramatzat Leganesen.

Eta zein posiziotan jokatzen duzu?

Hasiera batean aurrelari bezala jokatzen nuen. Gero aurrelariaren atzetik jokatzen hasi nintzen eta orain erdilari bezala jokatzen dut. Erdilari posizioan gustura jokatzen dut eta aurrelariaren atzetik jokatzea ere gustatzen zait, goletatik gertuago zaudelako.

Hainbeste urte futbolean, zure burua ezagutzera eman duzu ezta? Wikipedian zuri buruzko orrialdea dago ingelesez…!

(Barreak) Ez nekien Wikipedian niri buruzko orrialdea zegoela! Eta ez pentsa oso ezaguna naizenik. Bilbon kategoria txikietan jokatzen nuen, orduan ez naute asko ezagutzen. Eta hemen Leganesen, zelaira joaten den jendeak bai ezagutzen nau, baina ez dator jende asko partiduak ikustera.

Zer moduz doakio denboraldia Leganesi?

Pasa den urtean bigarren B mailatik bigarren mailara igo ginen, orduan denboraldi honetan gure helburua maila mantentzea da. Momentuz posizio onean gaude beraz esan dezakegu helburua lortzen ari garela, baina oraindik partiduak geratzen dira eta ezin gara erlaxatu.

Eta urte hauetan zein da futbolak eman dizun pozik handiena? Eta sustorik eman al dizu (lesio larririk edo..)?

Ba zorionez, lesio larririk ez dut izan eta espero dut horrela jarraitzea. Zainbihurtuak orkatiletan izan ditut, lesio muskularrak…baina ezer larririk ez. Eta momentuz futbolean dudan oroitzapenik onena pasa den urteko igoera da.

Profesionalki, nola aurkezten zaizu etorkizuna?

Oraindik nire taldeko jokalariok ez dakigu non egongo garen hurrengo denboraldian. Hemen Madrilen gustura nago baina futbolariak taldez asko aldatzen gara, orduan inoiz ez dakigu non egongo garen epe laburrera.

Eta noizbait Euskal Herrira bueltatzeko asmorik daukazu?

Euskal Herrira jokatzera bueltatzea asko gustatuko litzaidake baina batzutan zuk nahi duzun lurraldean jokatzea zaila da eta ez duzu aukerarik, askotan kanpora joatea besterik ez daukagu.

Nola ikusten duzu Osasuna azken eskandaluen ondoren?

Denok dakigu Osasuna zuzendu duten pertsonek gauza asko txarto egin dituztela eta orain taldea da pairatzen ari dena. Azkenean benetan sufritzen ari den jendea Osasunaren zaleak dira. Baina, nire ustez, eskandalu hauek pasa ondoren, Osasuna zerotik hasi beharko litzateke. Lurraldeko futbolariei aukerak eman behar dizkio eta etxeko jendearekin eta zaleekin egonkortasuna lortu behar du. Hau lortuta, seguraski Osasuna talde indartsua bihurtuko da eta lehenengo mailara igoko da, nire ustez lehenengo mailako taldea delako.

Eta bukatzeko, oso gazte joan zinen Barañainetik eta… jarraitzen duzu harremanetan herriarekin eta hemengo jendearekin?

4. DBH egiten nengoela joan nintzen Bilbora eta han lagun asko egin ditut, baina nire lagun minak Barañainen daude eta Alaitzen egin nituen lagunak dira. Barañainera nahi baino gutxiagotan etortzen naiz baina nire etxea hemen dago: nire gurasoak eta arreba hemen bizi dira eta nire neska-laguna ere barañaindarra da. Betiko lagunak hemen dauzkat eta etxera bueltatzen naizen guztietan beraiekin geratzen naiz. Ez ditut galdu txikitan egin nituen harremanak eta ez ditut galduko.

Itzulpena > Traducción

Entrevista a Javier Eraso, futbolista berinianense en el Leganés

Garazi Robles entrevista a Javier Eraso, joven futbolista berinianense que comenzó en el “Trumoiak” del colegio Alaitz con seis años y tras pasar por Lagunak, Osasuna y Athletic, ahora juega en el Leganés, en segunda división. El centrocampista nos habla de su trayectoria, ya que con apenas 15 años se fue a Bilbao para jugar en el Athletic donde ha pasado ocho años. Con el Leganés, con el que lleva dos años, vivió el ascenso a segunda división desde segunda B. Ha tenido la suerte de no sufrir grandes lesiones y aunque nunca se sabe si continuará o no en el equipo aunque se encuentre bien en él, afirma que le gustaría volverse al norte. Opina también de Osasuna, equipo en el que jugó en las categorías juveniles y apuesta por jugar con deportistas de casa y con mejorar las relaciones con la afición. Aunque lleva mucho tiempo fuera de casa, mantiene los lazos con Barañain donde está su cuadrilla de siempre, su familia, y de donde también es su pareja.
 

Diseño y desarrollo Tantatic