2014-12-22 Kirola · Deporte

Imanol Buezok lehenengo mailan eta Imanol Sanzek bigarrenean, Iker Tainta txapelketan garaile

30 pilotari inguruk parte hartu dute esku banakako txapelketa herrikoi honetan

Kiroldegiko frontoian jolastu ziren finalak, irudian, horietako bat (Arg.:Plazaberri)

Imanol Buezok lortu zuen lehenengo mailako txapela, Aitor Sanz gazteari 22-10 irabazi ondoren. Hasieran nahiko berdindua izan zen finala, baina 9. tantutik aurrera Buezok askoz hobe zegoela ikusi zen eta Aitorrek ezin izan zuen ezer egin.

Era berean hirugarren eta laugarren postuetarako finala egin zen eta horretan Finok irabazi zion Etxagueri 22-15 tantuekin. Bi aurrelarien arteko partidu dibertigarria izan zen, tanto politekin baina Finok tantuak bukatzen hobeto egon zen.

Bigarren mailan

Bigarren mailako finalean Imanol Sanzek irabazi zion Ibai Garziari, 22-15. Partido hasiera berdindua izan zen Imanolek fisikoki askoz hobe zegoela ikusi zen partiduko azken txanpan.

Bigarren mailako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko finala jolastu zen eta horretan Ion Errok irabazi zin 22-13 tantuekin Mikel Jimenezi. Ion Errok bi eskuekin oso seguru egon zen eta hor egon zen aldea.

Txapelketa herritar honen lehenengo edizioa izan da honakoa. 30 pilotari inguruk parte hartu dute, 20 lehenengo mailan eta 10 bigarrenean.

Itzulpena > Traducción

Imanol Buezo en primera categoría e Imanol Sanz en segunda, campeones del torneo de pelota Iker Tainta

Se trata de la primera edición de este torneo popular de pelota mano individual que lleva el nombre del joven pelotari de Barañain Iker Tainta. Cerca de 30 pelotaris han participado en él, 20 en primera categoría y 10 en segunda y las finales se celebraron el pasado viernes en el frontón del polideportivo.

En la final de primera Imanol Buezo se impusó a Aitor Sanz 22-10, con un partido muy igualado hasta el noveno tanto donde Buezo cogió ventaja. Asimismo, se jugó otra final para conocer el tercero y cuarto clasificado. En ella, Fino ganó a Etxague por 22-15 en un partido divertido, con bonitos tantos que fueron mejor rematados por Fino.

En segunda categoría, Imanol Sanz se impusó a Ibai Garzia por 22-15, en un partido también muy igualado pero que finiquitó Sanz en su tramo final. En tercera posición se colocó Ion Erro tras ganar 22-13 a Mikel Jimenez, en un partido donde Erro demostró jugar muy seguro con las dos manos.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic