2013-09-25 Kirola · Deporte

Fisioterapia zerbitzu berria Lagunak Kirol Elkartean

Kirol elkarteko bazkideei zuzenduta, enpresa batek kudeatuko du

Hezur edo muskulu hausturak hobetzeko tratamenduak eta berreskurapen masajeak burutuko ditu Idea Fisioterapia S.L enpresak Lagunak Kirol Elkartean. Zerbitzua elkarteko bazkideei zuzenduta dago eta 35 eta 55 minutuko saiotan banatuko da. Era berean, egunekoaz gain, 5 eta 10 eguneko bonuak ere eskaintzen dituzte.

Zerbitzuaren helburua "gaitasun fisiko, psikiko eta gizarte gaitasunak berreskuratzean datza, hala nola, elkarteko erabiltzaileek izan ditzaketen osasun arazoak sahiestean datza. Modu horretan, erabiltzaileek autonomoagoak izan eta baldintza hoberenetan zein denbora tarte luzeagoan aritu ahal izanen dira kirolean, ohitura osasuntsuak sustatuz", enpresaren iritziz.

Fisioterapia eta masaje tratamenduaz gain, hesgailu neuromuskularrak ere jartzen dituzte. Era berean, Argaray-ko zentroan egiten diren tratamendu berezietan deskontuak dituzte kirol elkarteko bazkideentzat. Prezioak eta erreserbak Lagunak elkartearen webgunean edo kirol elkartean bertan kontsultatu daitezke.

Itzulpena > Traducción

Nuevo servicio de fisioterapia en Lagunak

La Sociedad Deportiva Lagunak ha puesto en marcha un nuevo servicio de fisioterapia dirigido a los socios y socias con dolencias neuromusculares y que gestiona la empresa Idea Fisioterapia S.L. Además de tratamientos de fisioterapia se ofrecen masajes de recuperación, en sesiones de 35 y 55 minutos. Más información en la página www.lagunak.org.

Diseño y desarrollo Tantatic