2015-01-09 Kirola · Deporte

Barañaingo gimnasia erritmikoko gazteen erakustaldia

Iragan eguberrien atarian udal eskolako gazteek eta Lagunakeko kirolariek erakustaldia egin zuten Kiroldegian.

Dantza, kirola eta jolasa uztartzen dute eskolako gazteek (Arg.:Plazaberri)

Abenduaren 19an, Eguberrien atarian ginela, Barañaingo Gimnasia Erritmikoko Udal Eskoletako gazteek lehenengo lauhilabetean ikasitakoa Kiroldegiko pista gainean erakutsi zuten hainbat lagun eta senideen aurrean. Beren erakustaldian parte hartu zuten ere Lagunakeko gimnasia erritmikoko junior, senior eta kimuen taldeak.

5 eta 16 urte bitarteko 45 neska inguruk parte hartzen dute gimnasia erritmikoko udal eskoletan, Uxue Almiñanaren gidaritzapean. Hortik aterako dira Lagunakeko gimnasia erritmikoko lehiaketako sekzioa osatuko duten kirolariak.

Itzulpena > Traducción

Exhibición de las jovenes promesas de la gimnasia rítmica de Barañain

El pasado 19 de diciembre las jóvenes gimnastas de las Escuelas Deportivas de Barañain mostraron en el Polideportivo y ante un buen número de familiares y amistades, lo aprendido durante este primer cuatrimestre. Les acompañaron las jóvenes de los equipos de competición de gimnasia rítmica de Lagunak, junior, senior y alevin.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic