2015-09-02 Kirola · Deporte

Ateraldiz beteta dator Lagunak Mendi taldeak osaturiko egutegia

2014ko otsailan buruturiko ateraldia (Argazkia: Mendizale Adiskide Elkartea)

16 ateraldi antolatu dituzte osotara 2015eko iraila eta abendua bitartean egiteko. Piedrafita de Jaca izango da lehenengoa irailaren 6ean eta azkena Aralarrera, Mendigoizaleen Egun Handira. 2.670 metroko  garaiera duen Bisaurin izango da eginen den mendirik altuena. Bimilakoen artean kokatzen diren besteak ondorengoak dira: Selva de Oza (2.447 metro), San Lorenzo (2.271 metro) eta Pic Lariste (2.168 metro). Gainontzekoak 884 eta 1.911 metroko garaiera duten tontorrak izango dira. 16 ateraldietatik 7 dira egun osokoak, 6 arratsaldeko 15:00etan itzultzeko ordua dutenak eta 3 arratsaldeko 17:00etan. 

Autobusa Lagunak-etik ateratzen eta bi geldiune egiten ditu: Central Etorbidean eta Virgen del Camino Ospitalean. Adin guztietako pertsonak hartu dezakete parte betiere urteko Federazio Lizentzia baldin badute. Izena emateko epea ostiraletan 19:00etan bukatzen da. Lagunakeko atarian eman ahal izango da edo 948 181 233 telefonora deituz. Informazio gehiago atxikitutako PDFan.

Finalistaren Jaia ospatu zen Arañotzen

Iragan ekainaren 21ean Iraitzoz inguruan ospatu zen 1984. urtetik ospatzen den jai berezi hau. Duela 32 urte ospatzen hasi zuten egun hau, euren lehenengo ateraldia aitzaki. Egun honetan mendi igoera egiten da, Santa Lucia Ermitan hamarretakoa eta ondoren, denboraldian 15 mendi igo diren amabitxi eta aitabitxiei opariak ematen zaizkie txistularien eta dantzarien laguntzaz.

Bestalde, aurtengo aldaketa nabarmenena, Lagunak Mendi Taldea orain Mendizale Adiskide Elkarteak kudeatzen hasi duela da. Autobusak, egutegiak, ateraldiak... Mendizale Adiskide Elkarteak kudeatuko ditu hemendik aurrera. Lagunakeko udal zerbitzuak ordea Federaturiko erakunde izaera izango duelarik.

Itzulpena > Traducción

Calendario repleto de salidas organizadas por Lagunak Mendi Taldea

Hasta 16 salidas han organizado entre septiembre y diciembre de 2015. La primera será a Piedrafita de Jaca este próximo domingo 6 de septiembre y la última será a Aralar. La cima más alta a la que ascenderán será el Bisaurin, con 2.670 metros. Otras cimas de dosmil serán: Selva de Oza (2.447 metros), San Lorenzo (2.271 metros) y Pic Lariste (2.168 metros). El resto oscilarán en la orquilla de 884 metros y 1.911 metros.

Por otro lado, el Grupo Lagunak Mendi Taldea, Grupo de Montaña de Lagunak, celebró el pasado día 21 de Junio su Fiesta del Finalista en el monte Arañotz, cerca de Iraitzoz en la Ulzama, alcanzando con esta su 32ª edición desde que, en 1984, lo hicieran los pioneros de la sección para celebrar su primer año de salidas montañeras con un pequeño hamarretako.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic