2014-05-12 Kirola · Deporte

32 bikotek parte hartuko dute pilota txapelketan

Maiatzaren 22an emanen diote hasiera herri txapelketari.

Herri txapelketa honen laugarren edizioa izanen da hau.

Barañaingo pilota txapelketako antolatzaileek adierazi dutenez, 32 bikotek parte hartuko dute herri txapelketa honetan, 16 lehenengo mailan eta 16 bigarrenean. Maiatzaren 22an hasiko da eta partidak ostegun eta ostiraletan izanen dira, 17:00etatik aurrera Institutoko frontoian.

Maila bakoitzeko lau bikoteko lau talde sortu dira eta talde bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak final laurdenetara pasako dira. Hauek ekainaren 12 eta 13an izanen dira eta 19 eta 20 finalerdiak jolastuko dira. Finalak herriko jaietan izanen dira, 27an.

Partiduen egutegia datozen egunetan iragarriko da eta Iratxo tabernan eta Barañaingo kiroldegian kontsultatu ahal izanen dira.

Itzulpena > Traducción

32 parejas participan en el campeonato popular de pelota

De las 32 parejas inscritas al campeonato, 16 están en primera categoría y otras 16 en segunda, según informan los organizadores de este campeonato. Dará comienzo el próximo 22 de mayo y se disputará los jueves y viernes en el frontón del instituto a partir de las 17:00, jugándose las finales el 27 de junio. Por cada categoría se han realizado cuatro grupos de cuatro parejas cada uno y los dos mejores de cada grupo pasarán a cuartos de final. El calendario podrá consultarse próximamente en el bar Iratxo y en el Polideportivo.

Diseño y desarrollo Tantatic