"Zergatik AHT gelditu? 30 urtez, gero eta argiago" erakusketa Barañainen

2023-10-16

Urriaren 16tik 20ra bitarte, Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimenduaren erakusketa bat izanen da ikusgai Barañaingo Kul'tur Etxean. Lau egun hauetan zehar Kultur Etxea bisittatzen dutenek "Zergatik AHT gelditu? 30 urtez, gero eta argiago" izeneko erakusketaren irudiak ikusi ahal izanen dituzte. Gainera, urriaren 18an, hitzaldia izanen da Kultur Etxean bertan. Hitzaldian AHT Gelditu Nafarroa eta Sustrai Eraikuntza taldeetako kideak izanen dira hizlari. Larrain taldeak antolaturiko ekimena da hau.

Ekimenaren kartela
Diseño y desarrollo Tantatic