Ustelkeria, hauteskunde sistema, eta berdintasuna izanen dira hiruhileko honen gaiak BGEan

Barañaingo Gizarte Eskolak urtarrila, otsaila eta martxorako hitzaldiak antolatu ditu "Sistema aldatzea: Premia edo ametsa?" kurtsoaren baitan.

Miguel Izu izanen da lehenengo hizlaria (Arg.:El blog de Miguel Izu)

Urtarrilaren 14an hasiera emanen dio Barañaingo Gizarte Eskolak kurtsoaren bigarren hiruhilekoari ustelkeriaz hausnartuz. "Ustelkiaren erroak eta adarrak" titulupean Miguel Izuk, Zuzenbidean doktoreak eta Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziadunak hitzaldia eskainiko du 19:30ean Kultur Etxean. Izu idazlea ere bada eta parlamentari ohia izan da Ezker Batuarekin eta Iruñerriko Mankomunitatearen presidentea ere bai.

Otsailaren 11an, hauteskundeak laister gainean ditugularik, hauteskunde sistemaz hitz eginen du Jorge Urdanozek. "Hauteskunde sistema: gure eredu ordezkatzaile itxuragabea" izenburua du hitzaldiak eta hizlaria Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea de NUPen. Era berean, hainbat komunikabidetan kolaboratzen du eta "Veinte destellos de ilustración electoral (y una página web desesperada" saiakera publikatu du.

Martxoan, 8an emakumeen eguna delarik, "Emakumezkoak eta gizonezkoak: berdintasun eta integrazio handiagorantz" hitzaldia eskainiko du martxoaren 11an Elisa Palaciosek, Barañaingo Udaleko Berdintasun teknikariak eta Humanitateetan lizentziadunak.

Hitzaldi guztiak Kultur Etxean izanen dira arratsaldeko 7,30etan.

Itzulpena > Traducción

Segundo trimestre en la ESB reflexionando sobre la corrupción, el sistema electoral y la igualdad entre sexos

La Escuela Social de Barañain comenzará el 14 de enero con su segundo trimestre del curso "Cambio de sistema: necesidad o sueño" con la charla "La corrupción: sus manifestaciones y raíces". La charla la realizará Miguel Izu, ex-parlamentario de IU, doctor en Derecho y licenciado en Ciencias Políticas y Sociología.

La segunda charla se realizará el 11 de febrero y lleva por título "Sistema electoral: nuestro desdichado modelo representativo". El ponente es Jorge Urdanoz, profesor de Filosofía del Derecho de la UPNA, colaborador en varios medios de comunicación y autor del ensayo "Veinte destellos de ilustración electoral (y una página web desesperada".

Finalmente, el 11 de marzo Elisa Palacios, técnica de Igualdad del Ayuntamiento de Barañain y licenciada en humanidades hablará sobre "Lo masculino y lo femenino: Hacia una mayor igualdad e integración".

Todas las conferencias se realizarán en al Casa de Cultura a las 19:30.

Diseño y desarrollo Tantatic