Udan zer?

2021-06-14

Galdera honi erantzuteko asanblada irekia deitu du BerHeziz Barañaingo Neska*Gazteak taldeak ostegun honetan, ekainak 17, arratsaldeko 18tan Herrigunean. Hainbat ekimen burutu ditu aurten BerHeziz taldeak, azaroak 25 eta martxoak 8ko lanketa bereziak eta  maitasun erromantikoa desegiteko tailerra  adibidez.

Asanblada honetan udarako prestatuak dituzten dinamikak aurkeztu eta proposamen berriak egitera animatzen dituzte hurbiltzen direnei.

Hemen irakur dezakezue Plazaberrik bere kide bati egindako elkarrizketa.

Diseño y desarrollo Tantatic