Udalak Bai Euskarari ziurtagiriak banatu ditu

Bai Euskarariren erronka, euskaraz ikasi, bizi, lan eta erostea da.

Ziurtagiria jaso zuten partaideak. Argazkia: Plazaberri

Barañaingo Udalak, Bai Euskarari ziurtagiriak banatu zituen aurreko otsailaren 10ean. Euskaraz zerbitzu bat eskaintzea goraipatzen zuen ekitaldian 36 elkarte eta komertziok jaso zuten agiria. Bertan, Barañaingo Alkatea Oihaneder Indakoetxea, Bai Euskarari elkarteko zuzendaria, Roberto Gutierrez, Udaletxeko euskara teknikaria, Ana Errondosoro, Ika euskaltegiko koordinadorea, eta ziurtagiriaren partaideak egon ziren.

Ekitaldi honetan, Udalak eta Ika euskaltegiak, agiria jaso zutenen esfortzua eskertu nahi izan zuten. Egiten duten lana kontuan hartuta, Roberto Gutierrezek, Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak esan zuen, “harro egoteko moduan zaudete, milaka elkartek parte hartzen baitute Bai Euskarari ziurtagirian Euskal Herri osoan”.

Esparru sozioekonomietoan euskara bultzatzeko aurrera eramaten ari diren programak aipatu ziren ekitaldian. Besteak beste, Ziurtagiria, Lan sarea, Enpresarea eta Lanabes (Arabako ekimena), guztion parte hartzea beharrezkoa dela gogoratuz. Honekin batera, esperientziak partekatzea ezinbestekoa dela azpimarratu zuten eraginkorragoak izateko.

Bukatzeko, gogoratu zuten otsailaren 21ean 19:30etan udaletxeko Areto Nagusian euskal kontsumitzaileen batzarra egongo dela.

Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zutenak hauexek izan ziren. Akelamendi Taberna, Alaitz Guraso Elkartea - Alaitz Ikastetxe Publikoa, Andromeda Herbolario, Asociación Txaranga Txomin, Bar Lurgorri Jatetxea, Barañaingo Euskal Kantak, Barañaingo GEROA BAI, Barañaingo Gizarte Eskola - Escuela Social Barañain, Barañaingo Jai Batzordea, Barañainen Parte Hartzen - Participando en Barañain, Barañaingo Trikitilari Eskola, Bicicletas Muruzabal, EH Bildu Barañain, SUGANDILLA, SLL (Beep informatika), Café Bar Hegoalde, Carnicería Gogorza Hermanos, Clínica Dental Sada Hortz Klinika, Farmacia Beatriz Cubillas Barricart, Farmacia Cubillas Botika, Fundación Auditorio Barañain Auditorioa Fundazioa, HAGIN Erakunde Feminista, Haizea Kultur Elkartea, Harizti Barañaingo Dantza Taldea, Iratxo Taberna, Izquierda-Ezkerra Barañain, Kaioa Café Bar, Karrape Taberna, Kukuma gozo-denda, Merlet, S.S.L. elikagai denda, Mugarri Guraso Elkartea, Plaza Berri Elkartea, Sahats Fundazioa, Samuel López Costa - Centro veterinario ABODI, Studio Liburudenda - Librería Studio, Tantatic Diseinu eta Garapena, eta Tecniauto tailerra.

Itzulpena > Traducción

El Ayuntamiento entrega los certificados de Bai Euskarari.

El pasado 10 de febrero se celebró un acto en agradecimiento a diversos comercios, colectivos, y fundaciones para reconocer su labor a favor del euskara.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic