Udako hiri tailerrak

2017-05-30

“Aztarna berdea”, Barañaingo Udaleko hezkuntza arloak uda honetan haurrentzako proposatzen duen eskaintza da. 3 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta tailerrak euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz izanen dira. Uztailaren 17tik abuztuaren 25era burutuko dira  goizeko, 08:30etatik 14:00etara, eta sartzeko ordutegia malgua izanen da goizeko 09:30ak arte.

Izen emateak, ekainaren 5etik 16ra egin behar dira 948 012 012 telefonoan. Barañainen erroldatutakoek lehentasuna izango dute. 

Argazkia: Saretik hartua.
Diseño y desarrollo Tantatic