Udaberriko erakuslehio lehiaketa

Barañaingo Udalak lehen aldiz antolatu du Erakusleihoen lehiaketa, tokiko saltokien talentua eta sormena nabarmentzea helburu duen ekitaldia. Lehiaketa hau Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan erregistratuta dauden eta jarduteko behar diren baimen eta lizentziak dituzten txikizkako merkataritza-establezimendu, ostalaritza-establezimendu eta zerbitzu-establezimendu guztiei dago irekita.

Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute herri-bozketan, eta zozketa batean sartuko dira, 50 €-ko erosketa-txartele bat irabazteko.
Barañainen erroldatutako pertsonek boto bakarra eman ahal izango dute epaimahai kalifikatzaileak aukeratutako lau erakusleihoen artean. Puntuaziorik handiena jasotzen duen establezimendua izango da irabazlea.

Botoa emateko nahitaezkoa da Barañainen erroldatuta egotea eta 17 urte beteta izatea. Erroldatuta dagoela ofizioz egiaztatuko da. Bozketa epea maiatzaren 15etik 31ra izanen da. Herri bozketak online egingo dira www.barañain.eus web orrian dagoen esteka espezifiko baten bidez, edo, aurrez aurre, Udaletxean, Herritarrak Hartzeko Bulegoan (OAC).

Parte hartuko duten erakusleihoak 2023/05/11tik 2023/05/31ra egongo dira ikusgai.
Epaimahaiak sari hauek emango ditu:

Epaimahaiaren 1. saria: 500 €
Epaimahaiaren 2. saria: 400 €
Epaimahaiaren 3. saria: 300 €
Epaimahaiaren 4. saria: 300 €

Erakusleihoak ebaluatzean, epaimahaiak kontuan hartuko ditu ideiaren originaltasuna eta berrikuntza, materialen diseinua, muntaia, argiztapena, eta erakusleihoaren garbitasuna, ordena eta armonia.
Lehiaketa hau merkatariek beren sormena eta trebetasunak erakutsi eta, aldi berean, Barañainen tokiko merkataritza sustatzeko helburuz antolatu du Udalak.

Itzulpena > Traducción

Concurso de Escaparates de primavera

El Ayuntamiento de Barañain el Concurso de Escaparates de primavera, un evento que busca destacar el talento y la creatividad de los comercios locales. Esta competición está abierta a todos los establecimientos minoristas comerciales, hosteleros y de servicios con sede en Barañain, que estén registrados en el Impuesto de Actividades Económicas y cuenten con los permisos y licencias necesarios para operar.

Los ciudadanos también podrán participar en la votación popular, y entrarán en un sorteo para ganar uno de los dos vales de compra de 50€, canjeables en los establecimientos concursantes.

El jurado otorgará los siguientes premios:

  • 1º Premio del Jurado __________ 500 €
  • 2º Premio del Jurado __________ 400 €
  • 3º Premio del Jurado __________ 300 €
  • 4º Premio del Jurado __________ 200 €

Al evaluar los escaparates, el jurado considerará la originalidad e innovación de la idea, el diseño, montaje y selección de materiales, la iluminación, y la limpieza, orden y armonía del escaparate.

Para el Ayuntamiento, este concurso es una excelente oportunidad para que los comerciantes muestren su creatividad y habilidades, al tiempo que fomentan el comercio local en Barañain.

Diseño y desarrollo Tantatic