Txirrindula tailerra Gaztetxean

2017-02-27

Pasa den otsailaren 17an Barañaingo Gaztetxean bizikleta tailerra burutu zuten eta hamabost bat pertsona gerturatu ziren beren bizikletei errepaso bat emateko.

Oinarrizko konponketak landu zituzten lehen tailer honetan, besteak beste, balaztak eta gurpilak aldatu, edota gurpilen ardatza estutu. Antolatzaileen hitzetan ez zuten denbora askorik izan gehiegi sakontzeko, eta izandako arrakasta eta giro ona kontuan hartuta, beste saio bat egiteko aukera zabalik utzi dute.  

Argazkia: Barañaingo Gaztetxea
Diseño y desarrollo Tantatic