Trump fenomenoa aztergai gaztetxean

2017-02-10

Donald Trump, Amerikako Estatu Batuetako presidentearen kargu hartzearekin batera Barañaingo Gaztetxeak gai honi lotutako zine zikloa antolatu du. Presidente amerikarrari lotutako fenomenoa ulertzen lagunduko duelakoan hainbat film proiektatuko dituzte hilabete honetan.

Igande honetan, Thank you for smoking pelikula proiektatuko da eta gaiaren inguruan sakontzeko gonbitea egiten dute Gaztetxetik. Hitzordua arratsaldeko 20:00etan izanen da Barañaingo Gaztetxean.

Diseño y desarrollo Tantatic