'Tantaz Tanta'k gabonetarako egitarau zabala antolatu du

Presoen eskubideen alde hamaika ekimen aurrera eramango ditu herriko eragile honek.

Abenduak 13ko 'elkartasun afaria' (Argazkia: Plazaberri).

80 herritar joan ziren Barañaingo 'Tantaz tanta'k antolaturiko presoekiko elkartasun afarira. Herriko eragile honek bertan filosofia berria martxan jarri nahi duela adierazi zuen. 'Tantaz tanta'k dio, konpromezu ezberdin asko batu eta “euskal preso politikoen eskubideen urraketarekin” amaituko duen olatua osatzeko garaia dela.

Xabier Sagardoi eta Luis Goñiren egoera gogoan

Momentu honetan Xabier Sagardoi eta Luis Goñi, Iruñeko kartzelan Segiko kide leporatuta 6 urteko espetxe zigorra betetzeko preso dauden herriko bi gazteen egoera ekarri zuten gogora: gutun kopuru mugatua, bisitatzeko baimen mugatuak, bisiten eta telefono deien iraupen laburra nabarmendu zuten. Bi presoen senide eta lagunak aurki, Barañaindik urrun dauden kartzeletara eraman ditzaketelaren beldur dira. Orain bi gazteak kartzela berdinean daude patioetan eta elkar ikusteko aukera dute.

Konpromezuak hartzeko garaia

Edozein konpromezu baliagarria dela azpimarratu zuen 'Tantaz Tanta' herri eragile honek. Sukaldari lana egin presoen aldeko afari batean, kartelak ipini informazioa zabaltzeko edo eta abesti bat egin sensibilizazio lana egiteko, denak konpromezu baliagarriak direla dio 'Tantaz Tanta'k.

Ostiralean, giro ederrean afariaz, zozketetaz eta bideo emanaldiaz gozatzeaz gain olatua ere irudikatu zuten ohiko elkartea txiki utziz. Urtarrilaren 11an Bilbon presoen eskubideen alde osatu nahi den "olatu erraldoian" parte hartzeko deia ere egin zuten. Iaz, mobilizazio honetan 120.000 herritar inguruk parte hartu zutela gogoratu eta aurten gehiago izateko lantegian, ikastetxean edo kuadrilan jendea animatzeko deia egin zuten.

Gabonetarako egitaraua

Gabonetarako prestatu dituen ekimenetan parte hartzeko deia ere zabaldu zuen Barañaingo 'Tantaz Tanta'k. Abenduaren 24ean 18:00etan Olentzero eta Mari Domingi kalejira herrikoian presoen aldarrikapenarekin joateko deia egin dute. Abenduaren 27an 18:00etan presoei gutunak idazteko txokolatada ohiko elkartean. Egun berdinean ere bai, ohiko enkartelada udal plazan egingo dute. Abenduaren 31ean 1:00etan merkatal eta udal etorbide gurutzebidean mozorroen argazkia. Urtarrilaren 4ean 11:00etan Iruñeko kartzelara martxa.

Material salmentarako herri denda

Presoen eskubideen aldeko dinamika indartzeko diru ekarpena ere beharrezkoa dela dio 'Tantaz Tanta'k eta zentzu honetan, beste herri eragileekin batera Herri Denda antolatu dute. Bertan, banderolak, egutegiak, jertseak, liburuak, eskulanak edo agendak izango dira salgai. Abenduak 22 eta 23, 18:00-20:00 bitartean Akelamendi tabernan. Abenduak 24, 11:30-13:30 Akelamendi tabernan eta 18:00-20:00 udal plazan. Urtarrilak 2 eta 3, 18:00-20:00 Akelamendi tabernan. Urtarrilak 4ean 11:30-13:30 Akelamendi tabernan.

Itzulpena > Traducción

Amplio programa organizado por el organismo 'Tantaz Tanta'

Este viernes pasado, 13 de dicimbre, este organismo reunió a 80 personas en una cena solidaria con las personas que están presas. Quisieron denunciar la situación de los jóvenes de la localidad Xabier Sagardoi y Luis Goñi que se encuentran encarcelados acusados de pertenencia a Segi, en la prisión de Pamplona-Iruñea. Según este organismo de la localidad, estos dos jóvenes pasan 16 horas diarias en una celda, sólo tienen 8 llamadas semanales de cinco minutos, sólo una lista de diez personas puede visitarles cada 6 meses, tienen una visita semanal de 40 minutos y 2 cartas semanales. Además familiares y amigos temen que en las próximas semanas, estos dos jóvenes sean alejados a cientos de kilómetros de su casa.
En denuncia de esta situación, 'Tantaz Tanta' hizo un llamamiento a participar en todas las actividades  programadas para los meses de diciembre y enero. Entre ellas llaman a participar en la kalejira del 24 de diciembre a las 18:00. El 27 a las 18:00 habrá una chocolatada en la que escribirán cartas a los dos jóvenes presos. El 4 de enero llaman a una marcha que partirá desde la plaza del ayuntamiento de Barañain hasta la cárcel de Pamplona-Iruñea.
Además, hacen un llamamiento especial a acudir a una movilización que el 11 de enero tendrá lugar en Bilbao en la cual el año pasado tomaron parte más de 120.000 personas según este organismo.

Diseño y desarrollo Tantatic