Sahats euskaltegian izena emateko azken aguna

Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak eskaintzen dira (Arg:Utzitakoa)

Irailean ireki zuen euskaltegiak ikastaroetan izena emateko epea eta gaur, urriaren 2an bukatzen da. Ikasturtea astelehenean, urriaren 6an hasiko da eta ekainaren 18ra arte iraunen du. Ordutegiak anitzak dira: goizeko 7etatik gaueko 10ak arte eta txandaka etortzeko aukera eskaintzen dute lanean ari direnentzat.

Talde txikiak osatzen dira eta euskalduntzeko maila guztiak eskaintzen dira, hasieratik EGA prestatzeko ikastaroetaraino. Era berean, autoikaskuntza zerbitzua on line eskaintzen da, tutoretzaduna.

Klaseak astelehenetik ostegunera izaten dira, bi ordukoak egunero.

Ordainketak hiru epeetan egiten dira eta Barañaingo udalak erroldatuentzat diru laguntzak ematen ditu.

Itzulpena > Traducción

Último día para apuntarse en el euskaltegi

El euskaltegi Sahats cerrará hoy, 2 de octubre, el plazo para matricularse en las clases de aprendizaje en euskara, clases que comenzarán el próximo lunes. Se ofertan cursos de todos los niveles, así como autoformación on-line tutorizada. Las clases, con grupos reducidos, tienen lugar de lunes a jueves, dos horas diarias y en horario desde las 7:00 hasta las 22:00. El pago se hace en tres plazos y el Ayuntamiento de Barañain subvenciona al alumnado empadronado.

Diseño y desarrollo Tantatic