Robotika euskaraz Barañaingo liburutegian

2019-11-05

Asteazken honetan hasiko da ProtoMakers Klubaren eskutik Robotika tailerra Barañaingo liburutegian. Bi saio izanen ditu ikastaroak, hurrengoa datorren astean izanen delarik, hilaren 13an, eta 3 ordu iraungo ditu, 16:30etatik 19:30ak arte.

Robotika eta automatizazioan murgiltzen hasteko tailerra izanen da hauxe, eskema elektronikoak interpretatu eta Arduino mikrokontroladorearekin trasteatzen hasteko. Bertaratutakoek, Led argiak, bozgorailu edo motoreak pizteko aukera ezberdinak lantzeko aukera ezberdinak landuko dituzte, pultsadoreak, tenperatura sentsoreekin adibidez, eta ikasitakoarekin, parte-hartzaileek, binaka, automatizazio proiektutxo bat martxan jarriko dute.

Diseño y desarrollo Tantatic