Parte hartze handia Barañainen M27ko ikasle greban

Ehun gazte inguru zutabean joan dira Barañainetik Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzeko.

Barañaingo Alaitz institututik atera den zutabea (Argazkia:A.Peña)

Barañaingo Ikasle Abertzaleak-en arabera ehun ikaslek egin du greba Alaitz institutuan eta Jaso ikastolan LOMCEren aurka eta euskal eskola nazional baten alde. Greba egitearekin batera, ikasleak goizeko 10:15etan Iruñera igo dira zutabean, nahiz eta espaloitik joan behar izan duten, Antoniuttitik eguerdiko 12:00etan abiatu den manifestazioan parte hartzeko. Ibilbidean bost gazte identifikatu dituztela adierazi dute bertan parte hartzen dutenek.

Ikasleek adierazi dutenez, Alaitz institutoan DBHko 3.go eta 4.go mailetan ikasle guztiek egin dute greba eta Batxillergoko 1.mailako eta 2. mailako klaseetan 20 ikasle klasean geratu dira eta gainontzekoek greba egin dute.

Alaitz institutuko Ikasle Abertzaleak-ek bat egin du Nafarroa garaian, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban deitu den greba eta mobilizazio deialdiekin. Deialdi hauen aldarria, LOMCE, Heziberri 2020 edo eta EU 2015 bezelako erreformen aurka eta euskal eskola nazionala bultzatzeko egin direla dio Ikasle Abertzaleak-ek.

Antolakunde honek dio sistema kapitalista patriarkala jendartearen biziraupenerako beharrak asetzeko zerbitzuetatik (hezkuntza, osasuna, energia, ura…) etekin pribatuak maximizatzen dituela eta testuinguru honetan inoiz baino beharrezkoagoa dela proiektu politikoen arteko talka.

Ikasle Abertzaleak-en iritziz, egungo hezkuntza eredua arrotza, elitista eta merkantilizatzailea dela besteak beste eta ikasleriaren borrokan beste fase baten irekiera beharrezkoa izango dela, Bologna prozesuaren kontrako mobilizazioen loraldiak utzitako irakaspeneatik mugimendu hau indartuz.

Beren esanetan, hezkuntza komunitatearen elkarlana eta herri gisa erantzutea ezinbestekoak dira, errotiko aldaketari ekinez. Gaurdanik, Euskal Herriak behar eta nahi duen hezkuntza eredu propioa ikastetxez ikastetxe eta fakultatez fakultatez eraikitzeko bidea hartu dutela diote.

Itzulpena > Traducción

Importante participación en la huelga estudiantil

Un centenar de estudiantes, según Ikasle Abertzaleak, han secundado la huelga convocada para hoy, día 27 de marzo, en contra de la LOMCE y a favor de un sistema educativo propio, paritario, inclusivo y euskaldun. El alumnado ha salido en columna del instituto Alaitz a las 10:15 y tras reunirse con otros alumnos y alumnas en Jaso, ha acudido hasta Anoniutti, desde donde partirán en manifestación. Según señalan personas presentes, durante el recorrido 5 jóvenes han sido identificados por la policía.

Diseño y desarrollo Tantatic