Panel eta krabelin gorriak Karmele Solaguren gogora ekartzeko

2015-12-04

Abenduaren 2an, hamarnaka lagunek Karmele Solagurenen heriotza salatzeko panel eta krabelinak herriko kaleetan jarri zituzten. Abenduaren 6an hamaika urte beteko dira Karmele Solaguren 500 kilometrotara preso zegoen bere semea Ekain bisitatzera zihoala Sorian izandako kotxe istripuan hil zela. Karmele Solaguren ekimenekoek salatu dute berriro ere, dispertsioaren eraginez hil zela barañaingo bizilaguna.

Herritarrak Karmele Solaguren Goikoetxearen argazkia herrian zabaltzen Argazkiak: Jalisko eta Apala
Diseño y desarrollo Tantatic