Navarra Sumako zigotzi bat Kasedako adinduentzako zentroaren kuadeaketa txarrean inplikatua

Adinekoen zentroaren kudeaketa 2016. urteaz geroztik Centro Residencial de Cáseda S.L. enpresaren esku zegoen, Amaia Santamaria eta Miguel Ángel Cuevas-ek, egun Barañaingo Udalean Navarra Sumako zinegotzia denak, osatua. Otsailaren 28an, 24 langileekin lan-hitzarmena negoziatzeko prozesu betean zegoela, enpresa kudeatzaileak Kasedako Udalarekin kontratua hautsi zuen, eta 24 langileak hileko nominak ordaindu gabe utzi.

Adierazi dutenez, zuzendaritzaren eta langileen arteko koordinaziorik eza pandemiaren hilabete txarrenetatik dator, osasun-krisiari haien kabuz aurre egin behar izan ziotenean, lan baldintza duinagoen aldeko hitzarmenak aurrera egingo zuelakoan, haien aldetik dena eman baitzuten egoera gogor hartan, inolako babesik gabe bazen ere. Horri esker, ez zen kobid kasu bakar bat ere egon udal-egoitzan, baina konbenio duin baten aldeko negoziaketak geldirik egon izan dira aspalditik. Egoera eta aldarrikapenak agerian uzteko, eskualdeak babestutako bi elkarretaratze antolatu zituzten langileek abenduan eta otsailan. Abendu hartan, lehenengo elkarretaratzea antolatu zutenean, izan zen Miguel Ángel Cuevasek enpresa utzi zuena, abenduaren 20an, eta orduz geroztik, egoera larriagotu egin zela esan dute; izan ere, denbora horretan, zuzendariak eta gerenteak zentrora joatea saihestu dute eta kudeaketarik eta koordinaziorik gabe utzi dute.

Otsailaren 19an, enpresak Udalari jakinarazi zion 28an zerbitzuak emateari utziko ziola. Hala egin zuen, residenteei hileko kuota kobratu ondoren, langileei azken nomina ordaindu gabe utzita eta 9.300 euroko zor ezagunekin. Izquierda de Kasedak uste du enpresak kontratua bete beharra zuela edo, bestela, irteera mailakatua bilatu. Enpresak, bestalde, langileek eskatzen zuten soldata igoera hori ezin zuela bere gain hartu adierazi zuen, eta hargatik zuzendaritza uztea.

Kasedatik Barañainera itzuliz, aintzat hartu behar da Barañaingo Udaleko Navarra Suma gobernu taldea dela gure herriko etorkizuneko Eguneko Zentroaren eraikuntza eta eraketa kudeatzen ari dena, eta lehendik hedabide honen bidez hainbat albistetan adierazi den bezala, ez dira modu garden eta parte-hartzailean jarduten ari. Azken berri honek aurretik zegoen kezka berretsi baino ez du egingo.

 

Itzulpena > Traducción

Un concejal de Navarra Suma implicado en la mala gestión de una residencia en Caseda

La gestión del centro de personas mayores corría, desde 2016, a cargo de la empresa Centro Residencial de Cáseda S.L., formada por Amaia Santamaría y Miguel Ángel Cuevas, actual concejal de Navarra Suma en el Ayuntamiento de Barañain. El 28 de febrero, en pleno proceso de negociación del convenio con las 24 trabajadoras, la empresa gestora rompió el contrato con el Ayuntamiento de Caseda y dejó sin pagar las nóminas mensuales a las 24 trabajadoras.

El 19 de febrero la empresa comunicaba al Ayuntamiento que el 28 dejaría de prestar sus servicios. Lo hizo, tras cobrar la cuota mensual a los residentes, dejando sin pagar la última nómina a las trabajadoras y con deudas conocidas de 9.300 euros. Izquierda de Caseda cree que la empresa debía cumplir el contrato o, en su defecto, buscar una salida escalonada. La empresa, por su parte, indicó que no podía asumir el incremento salarial que solicitaban las trabajadoras y por ello, al parecer, abandonaba la dirección.

Volviendo de Cáseda a Barañain, hay que tener en cuenta que es el equipo de gobierno de Navarra Suma del Ayuntamiento de Barañáin el que está gestionando la construcción y constitución del futuro Centro de Día de nuestra localidad, esta última noticia aumenta la preocupación sobre la gestión del mismo ya que Navarra Suma planteaba la gestión publico-privada, modelo similar al utilzado en Caseda.

 

Diseño y desarrollo Tantatic