Nafarroako sarrera-irteerak itxiko ditu gobernuak

Lanerako edo arrazoitutako mugimenduak baimenduko dituzte, baina ez bestelakoak. Tabernak eta ostatuak ixteko ere agindu du Nafarroak; etxera eramateko janari-edariak soilik prestatu ahalko dituzte. Jarduera guztiak itxiko dituzte 21:00etan, eta garraio publikoa %50era mugatuko dute. Ostegunean indarrean egongo dira neurriak.

Laburbiltzearren, honakoak dira ostegunean 22 00:00etan abian jarriko diren arau berriak, gutxienez 14 egunetarako:

Lehena, Nafarroako perimetro guztia ixtea eta mugimenduak mugatzea. Txibitek azaldu du lanerako herrialdetik atera behar dutenek etabertara sartu behar dutenek ez dutela arazorik izango, ezta ikasketengatik, zaintzagatik edo arrazoituta mugitzeko beharra dutenek ere, baina ezinbestekotzat jo du joan-etorriak murriztea.

Bigarrena, hostalaritzaren erabateko itxiera, hauen baitan sartzen dira taberna, kafetegi, jatetxe eta ostatu guztiak. Eramateko kafea, ogia eta prentsa bai, saldu ahalko dituzte zerbitzu hori dutenek. Gainontzekoek etxera eramateko janari eta edariak salbu, itxita egon beharko dute, ezin bezerorik hartu.

Hirugarrena, gainerako denda, saltoki eta abarrak 21:00etan itxi beharko dutela; eta jarduera sozial eta kulturalak ere ordu horretan bukatzeko aginduko dute. 

Laugarrena, garraio publikoa %50era mugatzea. 

Azkenik, eremu pribatuetako bileretan familiako kideak edo elkarrekin bizi direnak soilik biltzeko aginduko edo aholkatuko du gobernuak; arau horretatik kanpo geldituko dira bakarrik bizi direnak eta zaintza bereziak behar dituztenak. Arazo handiena lagun eta familia bilerak direla ohartarazi du Txibitek, hor ari dela batez ere kutsatzen jendea.

ZIUetako %29, beteta

Herriak ixteko, ez da hori aintzat hartzen den adierazle bakarra: ospitaleetako zenbat ohe eta ZIU zainketa intentsiboetako zenbat ohe libre dauden ere aintzat hartu behar da. Eta adierazle horretan ere okerrera egin du Nafarroak denbora gutxian. Osasunbideko ohe guztien %13 daude okupatuta, eta ZIUetako oheen ia %29. Egoera asistentziala ere okertzen ari da, beraz. Oraintxe, koronabirusak jotako 215 gaixo daude Osasunbideko ospitaleetako oheetan, eta 37 gehiago daude ZIUetan.

Europako eta munduko intzidentzia handienetakoa duten lurraldeetako bat da Nafarroa momentu honetan. Azken hamalau egunetan egindako PCRetatik zenbat positibo atera diren, batez besteko portzentajea kalkulatzen du BERRIAk: uztailaren 22an iritsi zen batezbesteko hori %4,93ra —nazioartean onartutako adierazleen arabera, pandemia kontrolez kanpo dago %5era iristean—; geroztik ez da jaitsi. Irailaren 2az geroztik, berriz, %8tik gorakoa da beti. Atzo, egindako PCR testen %17k eman zuten positibo. Kutsatzen ari diren guztien arrastoari jarraitzeko zailtasuna adieraz dezake adierazle horrek.

Itzulpena > Traducción

Restringida la entrada y salida de Navarra

La presidenta del Gobierno foral, Maria Chivite, ha anunciado que a partir de este jueves Navarra quedará bajo medidas de confinamiento y no se permitirá la salida o entrada de personas a la Comunidad durante 15 días, excepto en los casos excepcionales establecidos por obligaciones laborales, servicios esenciales o de urgencia. Las medidas entrarán en vigor este jueves a las 0.00 horas.

Además, como segunda medida, ha mencionado el cierre de bares, cafeterías y restaurantes, establecimientos que solo podrán mantener la actividad para venta de pan y prensa, si disponen de habilitación para ello, y para venta de comida a domicilio hasta las 21 horas.

En tercer lugar, las restricciones también afectarán al comercio y a todos los actos culturales y deportivos, que tendrá que cerrar sus puertas y desalojar a su clientela a diario para las 21 horas.

Igualmente, el Ejecutivo foral establece la obligatoriedad de crear "burbujas de convivencia" entre los convivientes de cada domicilio. En el caso de personas solas o dependientes podrá ampliarse ese grupo estable de relación a personas cuidadoras (burbuja ampliada), limitándose al mínimo imprescindible los contactos con personas de fuera de estas burbuja. Ha reconocido Chivite que la ciudadanía está "cansada" y que esta pandemia está siendo "una experiencia dura y larga", pero ha señalado que "no nos queda otra que frenar el virus con distancia, con parón al máximo de actividad no imprescindible y con las herramientas preventivas y de higiene".

Navarra registró este domingo 466 nuevos casos positivos de infección por covid-19, según los datos facilitados por el Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra (ISPLN), tras realizar en el sistema público de salud 2.719 pruebas por PCR y por test de antígenos, con un 17,1% de positivos.

Diseño y desarrollo Tantatic