Nafarroako ikasleak kalera atera dira zonifikazioaren aurka Euskararen Legearen 35 urtemugan

Alaitz BHItik dozenaka ikaslek zutabe batean igo dira iruñera mobilizazioan parte hartzeko.

IKAMAren mobilizarioa. | Argazkia: IKAMA Nafarroa

IKAMA ikasle antolakundeak deituta, “Nafarroa bat, ez hiru. Ikasleok zonifikazioarekin amaitu” lelopean Iruñeko kaleak zeharkatu dituzte ikasleek.

Azken egunetan Alaitz BHIko ikasleek hainbat ekimen egin dituzte dinamikaren barnean, zonifikazioa salatzeko.

“Tuteratik Lesakara izan behar du euskara, hezkuntza sistema honek eta gobernuek eragotzi arren. Lurralde osoan euskaraz ikasteko eskubidea nahi dugu” adierazi dute. Euskararen legeak nafarren arteko ezberdintasunak eragiten dituela salatu dute, "eremu ez euskalduna" deituriko zonaldetako ikasleek ez dituzte euskaraz ikasteko eskubide eta aukera berdinak, eta egoera horrekin amaitzeko garaia dela aldarrikatu.

 

 

Itzulpena > Traducción

Estudiantes navarras salen a la calle contra la zonificación en el 35º aniversario de la Ley del Euskera

Diseño y desarrollo Tantatic