Nafarroako Gobernuari tortura iker dezan eskatzen diote

Estrasburgoren sententzia ezagutu ostean, duela hamar urte sarekada berean atxilotu, eta inkomunikatu zituzten sei lagunak berriz elkartu dira gaur Katakraken, oraingoan, ordea, prentsaurreko bat eskaintzeko. Gogorarazi digute, bost egunez jasan zuten tormentu fisiko eta psikologiko hura XXI.garren mendean pairatu zutela, demokratikoa omen den herrialde baten erdigunean.

Orain, Iñigo Gonzalezen sentetzia kontuan hartuta, 11 dira Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar Erreinua kondenatu dituen aldiak tortura salaketak ez ikertzeagatik. Prentsaurrekoan adierazi bezala, belarrondoko berri bat espainiar instituzioen zein Audientzia nazionalaren sinesgarritasunari. 

Aztnugal-ekoen auzian epaile izandakoa egun Barne Ministroa da, Fernando Grande Marlasca, eta seigarren aldia du Estrasburgok Espainari ezarritako kondenetan hura instrukzio epailea zena. Salatu dute edozein estatu demokratikok beharko zuen bezala, hari ikerketa bat ireki ez izana, eta ez hori bakarrik, Ministroen Kontseilura promozionatu izana.

Bi dira, beraz, aurkeztu dituzten aldarrikapenak. Lehena, Espainiako Gobernuak tortura Euskal Herrian independentisten aurkako praktika sistematiko gisa erabili izana onartzea, ez gertaera puntual gisa. Euskal Memoriak publikatu lez, 5.655 dira Euskal Herria mailan egiaztatu diren tortura kasuak. Eta EAEko gobernuak sustatutako, eta Paco Etxeberriak gidatutako ikerketak, 1960 eta 2014 urteen artean 4.113 kasu egiaztatu ditu Erkidegoan. 

Bigarren eskaera, tortura jasan duten pertsonentzako errekonozimendua eta erreparazioa. Eta horrelakorik inoiz gehiago ez errepikatzeko bermeak. Nafarroako Gobernuari herrialde honetan Espainako Segurtasun Indarren eskuetan tortura jasan ahal izan duten herritarren kopurua iker dezan eskatzen diote gainera.

Emozioz hartu du Estrasburgoko epaia Iñigo Gonzalezek, hamar urteren ostean poza eragin dio jasan zituenak aintzat hartu izana. Ordea, pausu txikitzat deskribatu izan du ere, Euskal Herrian bildu diren 5.655 tortura kasuetatik, 11ak baino ez baitute errekonozimendua jaso. 11 horien artean hiru sarekada berean preso hartu izandakoak dira, Iñigo Gonzalez, Xabier Beortegi eta Jon Patxi Arratibel. Haien 2016ko epaiketa jaso baino lehen lanketa handia egin zuten sarekada hartan preso hartu zituzten kideek, aztnugaL kanpaina ere sortuz. Torturaren afera jendartean zabaltzeko asmoz, arazoaren alde humanoa azaleratu nahi izan zuten, torturak nola hauts dezakeen pertsona, eta hura ekiditeko bideak proposatuz.

Orain etorkizunari begiratzea dagokie, eta emango dituzten hurrengo pausuetan pentsatu. Nafarroako parlamentuak torturak ikertzeko ardura har dezan lortzeko bidean, iniziatiba dezberdinak proposatuko dituzte. Proposatuko dutenaren atezuan egongo gara, zuei haien berri emateko. Iñigok esan duen bezala, jendeak jakin beharra dauka zer gertatzen den herri honetan, zer gertatzen komisaldegietan. Sententzia honek behintzat, horri errekonozimendua eman diola esan liteke.

 

Itzulpena > Traducción

Piden al Gobierno de Navarra que investigue la tortura

Los mismos que fueron detenidos e incomunicados hace exactamente diez años, se han reunido hoy para dar una rueda de prensa tras haber recibido la sentencia de Estrasburgo.

El Tribunal de Derechos Humanos de Estrasburgo ha resuelto condenar al Reino de España por no investigar la denuncia de torturas de Iñigo González. Esta es la undécima condena de Estrasburgo a España por los mismos motivos. Como han descrito los de Aztnugal, esta ha sido la nueva bofetada a la credibilidad de las instituciones españolas en general y a la Audiencia Nacional en particular. Nuevamente, dicen, queda demostrado que el Estado español no sólo ha permitido que se torture a personas detenidas sino que ha hecho caso omiso a las denuncias interpuestas.

El juez instructor en su caso fue Fernando Grande Marlasca, titular hoy en día del Ministerio del Interior de España, y es la sexta vez que Estrasburgo condena a España con Marlasca como juez instructor. Denuncian que no se le haya abierto una investigación al respecto, como hubiese hecho cualquier Estado democrático, y que además se le haya promocionado al Consejo de Ministros.

Por ello, han hecho públicas dos exigencias. La primera, que el Gobierno de España reconozca la utilización de la tortura como práctica sistemática contra el independentismo de Euskal Herria, no como hecho puntual. Argumentan que un informe de la Fundación Euskal Memoria acredita hasta el momento 5.655 casos de tortura en Euskal Herria, y el estudio del Gobierno Vasco, liderado por Paco Etxeberria, 4.113 casos entre 1960 y 2014 en la CAV.

Segundo, solicitan al Gobierno de Navarra que impulse una investigación para esclarecer cuántas personas han podido padecer tortura a manos de las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad del Estado en Navarra. Explican que las personas torturadas merecen reconocimiento, reparación y garantías de que no se repita.

 

Diseño y desarrollo Tantatic