Mugimendu feministak kaleak hartu ditu goizetik

2023-03-08

Goizean hasi dira aurtengo martxoaren zortziko ekimenak. Mugimendu feministak deituta, Akelamendi elkartean izan da bermut feminista aldarrikatzailea.

Arratsaldean, Barañaingo mugimendu feministak deituta, herrian zehar kalejira eginen da eta, honen amaieran, zutabe bat aterako da Barañaindik Iruñeko manifestaziora.

Greba deialdia.

Gaurko mobilizazioetaz aparte, Euskal Herriko mugimendu feministak greba orokor feministarako deialdia iragarri du. Zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko greba izanen dela iragarri dute, epe ertaineko prozesu batean oinarrituta eta data zehatzik gabe.

Bermut feminista Akelamendin. | Argazkia: Jalisko
Diseño y desarrollo Tantatic