Milutzeko irin-biltegia botatzeko erabakia

Barañain eta Iruñea arteko mugan dagoen irin-biltegi zaharra, urtarrilaren 13an erre zena azkenekoz, berehalako hondakin gisa deskribatu dute bi udalerrietako alkateek.

Javier Bergasa

Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Maria Lecumberri Barañaingoa bildu ziren pasa den astean irin-biltegi zaharraren inguruan hitz egiteko. Erainkinak kalte handiak jasan zituen bere egituran erre zen azkeneko aldian, urtarrilaren 13an, eta beraz, arriskutsua bihurtu da inguratzen dituen hiriguneetako auzokideentzat.

Hargatik, eraikinaren jabeari hura bota eta lursaila garbitzeko eskatuko diote, eta hau egin ezean, Iruñeko udala izanen da eraisketa aurrera eramango duena, lanen kostua jabearen gain utziz.

Itzulpena > Traducción

Resolución para demoler la harinera de Miluce

La semana pasada se reunierón el alcalde de Pamplona Enrique Maya y la alcaldesa de Barañain Maria Lecumberri para hablar sobre la antigua harinera situada entre los dos municipios. Tras sufrir un incendio el 13 de enero, que no fué el primero, la estructura quedo muy afectada, y el edificio está considerado como ruina inminente. 

Por el peligro que supone para los vecinos de las localidades que lo rodean, el Ayuntamiento de Pamplona insta al propietario del edificio que lleve a cabo su demolición y limpieza del solar. En caso de no atender al requerimiento, será el Consistorio pamplonés quien ejecute el derribo, reclamando el coste a la propiedad

Diseño y desarrollo Tantatic