Menpekotasun egoeran daudenen arreta sistemaren gaineko hitzaldia

Gabriel Hualde soziologoak sistemaren desegitearen aurka azaldu zen Barañaingo Gizarte Eskolaren hitzaldian.

Gabriel Hualde hitzaldian, Kultur Etxean (Argazkia:ESB-BGE)

Iragan astean, hilaren 12an, Gabriel Hualde soziologoak menpekotasun egoeran daudenen arreta sistemaren inguruan hitz egin zuen Barañaingo Gizarte Eskolak antolatu zuen hitzaldi eta tailerrean.

Hualdek menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako sistemaren sorreraz hitz egin zuen, gurean 90. hamarkadaren bukaeran kokatu daitekeena. Urte hauetan sistema garatzen doa, menpekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia bermatzeko legeen bitartez, horiek zaintzeko diru laguntzen bitartez eta baita beharra dutenen arreta bermatzeko zerbitzuen bitartez (etxeko arreta zerbitzuak, eguneko eta gaueko zentroak, zahar-etxeak...).

Murrizketak

Aurrerapausu hauen ostean, sistemaren desegitea egiten ari dela uste du Hualdek. Sistema osoa ezarri gabe zegoenean murrizketak hasi ziren PSOEk agintzen zuen garaian –legea garai berean onartu bazen ere-: prestazioak Kontsumorako Prezioen Indizetik bereizi ziren eta erretroaktibitatea kendu zen. PPren gobernuarekin menpekotasun moderatuko pertsonak sistematik kanpo geratzen dira, Estatuaren aportazioa murriztu eta desagertzen da, zerbitzu eta laguntza ekonomikoen artean baterazintasunak ezartzen dira, familiako zaintzaileei segurtasun soziala kentzen zaie, laguntza ekonomikok eta etxeko arreta zerbitzu orduak gutxitzen dira eta bukatzeko, zorrak ordaintzeko epe muga handitzen dute.

Hala ere, zahartzen ari den gizartean zerbitzu hauen beharra handia da eta honekin batera, zahar-etxeen tarifak handituz doaz.

Hiru erronka

Etorkizunerako hiru erronka nagusi daudela uste du Gabriel Hualde soziologoak: alde batetik berdintasuna eta korresponsabilitatea zaintzan, bestetik kudeaketa eta berdintasuna beharra dutenen artean eta azkenik sistemaren giza garapena eta jasangarritasuna.

Urgentziazko erronka zaintzan emakume eta gizonen korresponsabilitatea dela uste du, menpekotasun egoeran dauden familiako kideen zaintzaileak %90ean emakumeak baitira eta haurren zaintzan berdintasun maila bat lortzen ari bada ere, pertsona helduen zaintzan berdina gertatzen ez dela esan zuen Hualdek.

Zerbitzuen kudeaketaren erronka nagusia zerbitzu horien beharra dutenen artean eskubide berdinak izatean datza, hau da desberdintasunik ez egotea eskatzaileen artean errentaren arabera ezta zerbitzuaren kalitatean desberdintasunik ez izatea. Hualderen ustez, gaur egun agerikoa da zerbitzuen kudeaketa publikoak hoberenen bermatzen duela horien erabilera unibertsala eta berdina.

Bukatzeko menpekotasun sistemaren jasangarritasuna Ongizate Estatuarekin eta Giza Garapenarekin lotu behar dela uste du. Horretarako komunitatearen ardura kuotak handitu behar dira eta herritarrek zerbitzu hauen kudeaketa organoetan ordezkatza izan behar dute.

Itzulpena > Traducción

La desmantelación del sistema de atención a la dependencia

Organizada por la Escuela Social de Barañain la pasada semana, día 12, se celebró una conferencia sobre el sistema de atención a la dependencia impartida por el sociólogo Gabriel Hualde. El conferenciante situó el sistema desde su desarrollo a finales de los años 90 hasta el desmantelamiento que se está haciendo en la actualidad.

En su opinión, el sistema, que reúne por un lado leyes que hagan más autónomas a las personas dependientes y ayudas económicas para su cuidado y por otro servicios públicos, se comienza a desmantelar en el mismo momento en que se ponen las leyes en funcionamiento.

Ya con el PSOE comienzan los recortes al desvincular el IPC de las prestaciones y eliminar la retroactividad y con el PP estos recortes aumentan: se cierra la puerta a los dependientes moderados, se establecen incompatibilidades entre prestaciones y servicios, se suprime la seguridad social de las familiares cuidadoras, se recorta la cuantía de la prestación y de las horas de atención domiciliaria, y se aumenta el plazo para pagar la deuda, entre otras medidas.

En opinión de Hualde, la situación actual plantea tres retos: la corresponsabilidad en los cuidados, ya que el 90% de las personas que cuidan a dependientes en la familias son mujeres; la gestión y equidad que impida desigualdades en el acceso a los servicios de dependencia; y la sostenibilidad y desarrollo humano del sistema mediante mayores cuotas de responsabilidad comunitaria y participación en órganos de representación y gestión.

Diseño y desarrollo Tantatic