Mendi martxa Leireko Mendilerrora

2021-02-05

Barañaingo Gazte Asanbladak igande honetan, otsailak 7, mendian egunpasa egiteko aukera luzatuko dio animatuko den gazte orori. Leireko Mendilerrora txangoa egingo dute, eta horretarako, Barañaingo gaztetxetik abiatuko dira goizeko 09:00tan.

Bazkaria eramateko gogorarazten dute, eta inork autoa eramaterik balu haiekin harremanetan jartzeko eskatu. Kontaktua honakoa da: baranaingogaztetxea@gmail.com

Oraindik iganderako planik ez bazenuen, hemen duzu aparteko aukera.

Diseño y desarrollo Tantatic