Mendi irteera Izagara

2016-02-01

Alaitz Eskolako mendi taldeak irteera egin zuen iragan igandean Izagara. Guztira berrogei bat lagun inguru elkartu ziren irteerarako, guraso eta seme-alaben artean. Mendi taldeak hilean behin antolatzen ditu irteerak inguruko mendietara, eta hiruzpalau orduko ibilbideak egiten dituzte. Izan ere, denentzako egokiak diren txangoak dira, txikienek bost urte baitituzte soilik.

Argazkia: Utzitakoa
Diseño y desarrollo Tantatic