Martxoaren 8ko emakume greba abian da Barañainen

2018-02-01

Lehen bilera orokorra egin zen atzo, Barañaingo mugimendu Feministak antolatutako deialdian. Hemezortzi bat emakume bildu ziren adin tarte desberdinetakoak. Horrela, Iruñerriko grebaren antolakuntzaren inguruko aurkezpena egin zen, eta ondoren, Barañainen grebaren egokitzapenaren harira talde txikietan hausnartu zuten.

Hezkuntza, zaintza, ekoizpen lana eta kontsumoa izanen dira Iruñerriko lau zutabe nagusiak.  Barañainen kasuan, zerbitzuei (Hezkuntza eta ekoizpen lana) eta zaintzari emanen zaio lehentasuna, izan ere, emakume gehienek arlo horretan dihardute. Hurrengo asanblada bat antolatu eginen dute eta honen berri sare sozialetan emanen dute.

Argazkia: Antolatzaileak.
Diseño y desarrollo Tantatic