Martxoaren 8ko antolaketa aurrera doa

2019-01-24

Pasa den asteartean 2. batzar irekia izan zuten eta bertan, Mugimendu Feministak Emakume Langilearen egunera arte antolatuko dituen ekimenak zehaztu zituzten eta egunean bertan eginen dituztenak ere.

M8ra arte hainbat ekimen planteatu dituzte, haien artean pelikula emanaldiak, emakume merendua, informazioa banatzea, etab.

Hartutako erabaki nagusia, Martxoaren 8ko goizean Udaletxe Plaza emakumez betetzeko deia dela esan genezake. Ondoren, emakume bazkari masibo bat antolatzeko apustua egin dute. Arratsaldean berriz Iruñera abiatuko dira Iruñerriko Mugimendu Femnistak antolatutako mobilizazioarekin bat egiteko 

Bestetik, dinamikan parte hartzen ari duten emakumeek gogorarazi nahi izan dute Whatsapp talde ireki bat sortu dutela ekintza guztien berri zuzenean emateko.

Datorren Emakume Asanblada irekia, Otsailaren 5ean ospatuko dute Kultur Etxean.

Diseño y desarrollo Tantatic