Martxoak 8rako ekimenen baitan kontzertu eta merendua egin zuten igandean Gaztetxean

Sortu berri den Barañaingo M8ko Asanbladak ekimen ugari prestatu ditu datorren astetarako

Foto cedida por Asamblea 8 Marzo - M8ko Asanblada

Merendua eta Kontzertua antolatu zituen herenegun M8ko asanbladak, Martxoaren 8rako deitua dagoen grebaren dinamikaren baitan. Mugimendu feministaren topaketa eta jaiak egiteko beharra adierazi eta bide batez, merenduari esker borondatezko diru laguntzekin egin behar den komunikazio lana ordaintzen laguntzeko. 

Arratsaldeko 18:00etan bildu ziren, asanbladako emakumeek egindako jaki goxoen inguruan solasaldi animatuan grebaren arrazoiak, eraginak eta helburuak eztabaidatzen besteak beste. 20:00tan “Ziriklotikak” musika taldeak, bertso, kanta, ipuin eta irakurketak egin zituzten. 8 emakumez osatutako talde barañaindarra dugu hau, Barañaingo Gaztetxearen 1. urteurrenerako sortu zena, eszenatokietan zegoen emakume musikarien eskasiak bultzatuta. Haiekin jai giro animatua sortu zen eta balorazio positiboaz itxi zen topaketa. 

Martxoak 8ko grebari begira Barañaingo Emakume Asanbladak beste zenbait ekintza antolatu ditu grebaren aurreko egunetan. Grebaren deialdia zabaltzeko ekintzak eginen dituzte eta M8an bertan goiz eta arratsaldez hitzorduak izanen diituzte Barañainen;

  • 11:00etan Udal plazan elkartzera deitu dute zutabean Iruñera joateko, 12:00tan izanen den ekintzara.

  • 19:00tan Udal plazan ere elkarretaratzea egin eta ondoren 20:00tan Iruñeko manifestaldira joango dira beste urteetako ohitura mantenduz.

Bide batez, Barañaingo emakumeak datorren otsailaren 27an, 19:00tan, Kultur Etxean izanen den asanblada irekira gerturatzeko animatu nahi dituzte.

 

Itzulpena > Traducción

Organizan una merienda y concierto enmarcado en los actos de llamamiento a la huelga del 8 de Marzo

La recientemente creada Asamblea 8 de Marzo ha preparado diversos actos para el llamamiento de huelga de este año.
​Este domingo organizaron una merienda y concierto en el Gaztetxe de Barañain a la que asistieron unas 50 personas.

Con ello buscaban dar importancia al hecho de juntarse en un ambiente festivo y de paso gracias a la merienda y a las aportaciones voluntarias, sacar dinero para costear el gasto en comunicación de las próximas semanas.
Después de la merienda el grupo de mujeres “Ziriklotikak” deleito a las presentes con varias canciones, versos, cuentos y varias lecturas, y con ellas se cerro en un ambiente animado el acto. Este grupo, creado al calor del Gaztetxe, surgió para la celebración del primer aniversario de este, concretamente por la casi inexistente presencia de mujeres en los escenarios.

El mismo día 8 de Marzo, han planteado una concentración a las 11:00 para luego ir en columna a la manifestación de las 12;00 en Pamplona. Y como ya es habitual se hará llamamiento a acudir a las 19:00 a la plaza consistorial para acudir después a la manifestación de Pamplona.
Por último hacen un llamamiento a acudir a la asamblea abierta el próximo 27 de Febrero en la Casa de Cultura.

Lotuak · Relacionadas

Huelga de mujeres el 8 de marzo
Diseño y desarrollo Tantatic