Manifestazio jendetsua Barañaingo torturatuei elkartasuna emateko

Urtarrilean Barañaingo bizilagun baten kasua zabaldu zen hedabideetan barrena, Estrasburgok arrazoia eman baitzion bere torturen salaketan, “baina ni ez naiz tortura kasu bakarra” adierazi zuen pasa den ostiraleko manifestazioan, “ttantta txiki bat naiz Euskal Memoria fundazioak ikertutako 5000 kasutik gorako itsaso batean”.

Joan den ostiralean, otsailaren 12an, manifestazioa antolatu zuten Barañaingo torturatuek osatu duten taldeek, haiek pairatu zituzten tratu txar eta gehiegikeriak salatu, eta nafar Gobernuari lurraldeko herritarrek salatutakoak iker ditzan eskatzeko.

Manifestazioa baino aste batzuk lehenago, Barañaingo torturatuak herritar taldeak sortutako sare sozialetako kontuetan, haiek pairatu zituzten jazarpen eta eraso gogorren hainbat testigantza konpartitu zituzten. Horiek guztiak mende honetan gertatutakoak. Manifestazioan, ordea, joan den mendean halako kalbarioa bizi izan zituzten barañaindarrak gogorarazi nahi izan zituzten ere: Jose Luis, Fermín, Alfonso, Oskar, Gorka, Asier, David, Iosu… Eta haien familiei ere babesa adierazi nahi izan zieten.

Estatuaren inpunitatean oinarritzen diren indar politikoek, epaileek eta komunikabideek indarkeriaren eta demokraziaren arteko marra faltsutasunez eta hipokresiaz margotzen dutela salatu zuten bertan ere, eta agerian utzi Barañainen bertan badirela gorroto eta indarkeriaz betetako soto horietan gertatzen dena berauek ikusi duten pertsonak. 

Nafar Gobernuari eskatzen diote Nafarroan gertatutakoa iker dezan. Berme eta protokolo internazional guztiak oinarri hartuta, Eusko Autonomi Erkidegoan 2017 Pako Etxeberriak aurrera eraman zuen ikerketaren antzeko bat abia dezala. Ikerketa horretan 4000 kasu baino gehiagori sinesgarritasuna ematen zaie. Azaldu zutenez, Nafarroan mila kasutik gora daude, eta “pertsona horiek pauso hau ematea merezi dute, Espainiako komisaldegietan sistematikoa izan den praktika kudrel bat ikertzea merezi dute”, zioten manifestazio osteko ekitaldian. “Torturatuok ez dugu ezer gehiago eskatzen, soilik, errekonozimendua, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea”.

Bost eguneko inkomunikazioa, poltsa, kolpeak, irainak, garrasiak, humiliazioa, mehatxuak… eta beste hainbeste basakeri jasan badituzte ere; jasan zutenak haiengan eragindako ondorio txarrekin bizi behar badute ere; komunikabideetan errealitate hau estaltzen jarraitzen badute ere; Barañaingo alkateak ez ikusiarena egiten badu ere; argi utzi zuten oraindik hemen daudela, bizirik eta kementsu, eta guztien gainetik aurrera egiten jarraiuko dutela.

 

Itzulpena > Traducción

Multitudinaria manifestación en solidaridad con los torturados de Barañáin

En enero se difundió por los medios el caso de un vecino de Barañáin al que Estrasburgo dio la razón en su denuncia de torturas, "Pero yo no soy el único caso de tortura" afirmó en la manifestación del pasado viernes, "Soy una pequeña gota en un mar de más de 5000 casos investigados por la fundación Euskal Memoria".

El pasado viernes, 12 de febrero, se organizó una manifestación para denunciar los malos tratos y abusos sufridos por los torturados de Barañáin y pedir al Gobierno de Navarra que investigue los hechos denunciados por los ciudadanos del territorio.

Semanas antes de la manifestación, en las cuentas de las redes sociales creadas por el grupo de ciudadanos torturados de Barañáin, compartieron varios testimonios de las fuertes persecuciones y agresiones que sufrieron. Todos ellos ocurridos en este siglo. Sin embargo, en la manifestación también quisieron recordar a los barañaindarras que vivieron semejante calvario en el siglo pasado: José Luis, Fermín, Alfonso, Oskar, Gorka, Asier, David, Iosu... Y también quisieron mostrar su apoyo a sus familias.

También denunciaron que las fuerzas políticas, jueces y medios de comunicación que se basan en la impunidad del Estado dibujan con falsedad e hipocresía la línea entre la violencia y la democracia, y recordaron que en el propio Barañain hay personas que han visto lo que ocurre en esos sótanos llenos de odio y violencia.

Piden al Gobierno de Navarra que investigue lo ocurrido en Navarra. En base a todas las garantías y protocolos internacionales, en 2017 la Comunidad Autónoma Vasca inició una investigación similar guiada por Pako Etxeberria. En esta investigación se da certificaron más de 4000 casos. Según explicaron, en Navarra hay más de mil casos y "merecen que se de ese paso, merecen que se haga ese estudio que de credibilidad a una practica que desgraciadamente ha sido sistemática dentro de las comisarias españolas", decían en el acto posterior a la manifestación. "Los torturados no pedimos nada más, sólo, reconocimiento, reparación y garantía de no repetición".

Diseño y desarrollo Tantatic