Luis Morondo Musika Eskolan izena emateko epea, zabalik

Gaurtik, maiatzaren 15era bitarte datorren ikasturterako aurreinskripzioak izanen dira eta ekainean eskolan diren ikasleen matrikulazioa.

850 gazte inguru ikasten dute Barañaingo Musika Eskolan (Argazkia: Plazaberri)

Urtero bezala data hauetan irekitzen da Luis Morondo Musika Eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea. Aurreinskripzio epea zabalik izanen da maiatzaren 15a arte ikasle berrientzat eta dagoeneko musika eskolako ikasleak direnentzat ekainaren 8tik 10era irekiko da epea.

19 musika instrumentuekin ikasteko aukera izanen da: akordeoia, baxu elektrikoa, bonbardinoa, klarinetea, zeharkako flauta, kitarra, kitarra elektrikoa, oboe, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboi irristailudun, tronpa, tronpeta, tuba, txistua, biola, bibolina, biolontxeloa eta baita Kantua, taldeak osatuz gero, noski.

Hiru zikloko ikasketak dira: lehenengoa zazpi urtera arte, musikarekin hasten dira  baina instrumenturik gabe. Bigarren zikloan instrumentuekin hasten dira eta bost mailatan banatzen dira ikasketak. Hirugarren zikloa sei ikasturtetan osatzen da eta grado ertaineko ikasketak dira kontserbatorio batean.

Datorren ikasturterako eskaera asko izanez gero, lehentasuna izanen dute 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago Barañainen erroldatutako ikasleak (eta gurasoetako bat erroldaturik izan behar da) eta ondoren gazteenak eta eskolan anai-arrebarik dutenak.
Erroldatutako ikasleen matrikula 403 eurokoa da eta ez erroldatutakoena 605 eurokoa. 7 urtetik beherakoena, aldiz, 125 euro eta 227 eurokoa da, erroldaturik eta ez erroldaturik, hurrenez hurren. Bigarren instrumentua aukeratu nahi dutenek 287 edo 461 euro gehiago ordaindu beharko dute.

Itzulpena > Traducción

Comienzan las preinscripciones en la Escuela de Música

Desde hoy, 4 de mayo y hasta el día 15 se abre el plazo para el nuevo alumnado que quiera cursar estudios en la Escuela de Música Luis Morondo el próximo curso. El plazo para el alumnado que ya cursa estudios será del 8 al 10 de junio.

Los y las nuevas alumnas podrán optar por enseñanzas en algunos de los 19 instrumentos y canto que se ofertan en la escuela o en el caso de menores de 7 años se podrán iniciar en la música sin instrumento. En caso de que haya más demanda que oferta se prioriza el alumnado empadronado en Barañain, el alumnado más joven y el que tenga hermanos o hermanas en el centro, en ese orden.

El importe de la matrícula varía si se está empadronado o no: la matrícula de menores de 7 años es de 125 euros (empadronados) y 227 euros (no empadronados). A partir de esos años, la matrícula es de 403 y 605 euros y la matrícula en un segundo instrumento 287 y 461 euros.

Diseño y desarrollo Tantatic