Kontzentrazio zaratatsua Elikagai Banaketa Zentroaren alde

Plataforma Sozialak deiturik, ehun bat pertsona protesta zaratatsua egin zuten atzo

Hainbat lagunek parte hartu zuten protesta zaratatsuan (Argazkia: Plazaberri)

Atzo, urtarrilaren 30an, arratsaldeko 19:00ean ehun bat lagunek protesta egin zuten Udaletxearen aurrean Elikagai Banaketa Zentrorako lokal bat eskatuz. Eskari hau idatzita zuen pankartaren atzean bildu ziren hainbat herritar kazola, koilara eta txilibituekin eta protestaren ondoren antolatzaileek gaur goizean burutuko den udalbatzara joateko deia egin zuten.

Hala ere, Plataforma Sozialak eta Antikrisi Batzarrak iragarri zuten gaurko udalbatzaren ostean, eta bertan erabakitzen dena edozer izanik, lanean jarraituko dutela Elikagai Banaketa Zentroa sortu arte, eta horren harira, datozen egunetan batzarrera deituko dutela adierazi zuten.

Itzulpena > Traducción

Ruidosa concentración por el Centro de Distribución de Alimentos

Provistos de cazuelas, cucharones y silbatos cerca de un centenar de vecinos y vecinas se reunieron ayer en la plaza del Ayuntamiento para protestar y pedir que se ceda un local para el Centro de Distribución de Alimentos. La Plataforma Social y la Asamblea Anticrisis animaron a las personas presentes a acudir al pleno que se celebra hoy y añadieron que independientemente de lo que se decida en el pleno continuarán trabajando para que este proyecto se haga realidad. En este sentido, anunciaron que convocarán otra asamblea en las siguiente semanas.

Diseño y desarrollo Tantatic