Kontzentrazio jendetsua indarkeria matxistaren aurka

2020-11-26

Atzo, azaroak 25, nazioarteko indarkeria matxistaren aurkako eguna izanik, dozenaka lagun elkartu ziren Barañaingo udaletxeko plazan Barañaingo Neska Gazteak deituta emakumeen kontrako biolentzia salatu ez ezik, emakumeen arteko elkartasuna eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko ere.

Bi puntu nagusi azpimarratu zituzten atzoko elkarretaratzean. Bata, aurten Euskal Herrian bi emakume erahiliak izan direla, 40 estatu Espainiarrean eta milaka munduan. Bestea, bizi dugun pandemiak erakutsi digula sistema kapitalista, neoliberal, matxista eta heteropatriarkala ez dela desagertu, indartu baizik. Emakumeak euren erasotzaileekin itxi izan dira; lanpostu feminizatuetako soldatak prekariotu dira; zaintza eta etxeko lana konziliazio eta banaketarik gabe handitu da; sistema publikoa desegiten diardute; baliabideak falta dira bazterreratutako emakumeentzat eta beste hainbeste arrazoi eman dituzte, emakumeen kontrako biolentzia oraindik presente eta gori-gori dagoela azaltzeko.

Diseño y desarrollo Tantatic