Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoa, zalantzak eta kexak bideratzeko lekua

Martxoaren 18an ireki zituen bere ateak Udaletxean, hirigintza arloan, astearte goizetan 9:30etatik 13:30etara.

Udaletxean bertan du egoitza, asteartetan (Arg:A.Peña)

Irache Kontsumitzaileen Elkarteak kudeatzen du bulegoa eta Ricardo Rodriguez izaten da bertan bizilagunen zalantzak argitzeko eta kexak bideratzeko. 012 telefonora deituz aldez aurretik eskatu behar da hitzordua eta asteartero 12 lagun inguru artatzen dituela esan digu.

«Batzuk aholkua bilatzeko etortzen dira eta beste batzuk erreklamazioa zuzenean jartzeko», dio Rodriguezek. Zalantza gehienak mugikorrekin eta Interneteko zerbitzuarekin (iraupenak, zerbitzuaren mozketak, tarifikazioen kobrantza), etxe eta autoraren aseguruekin, auzo komunitateekin (lanen ordainketa, ordaintzen ez duten bizilagunak…), entitate finantzieroekin (hipoteken zoruak, preferenteak, zorrak…), tailerrekin (matxurak, bermeak…) eta etxeen alokairuekin zerikusia dutela adierazi digu bulegoaren arduradunak. Era berean, bestelako zalantzak ere argitzen saiatzen dira, oinordekotasun eta testamentuekin zerikusia dutenak kasu.

Adiskidantzazko akordioak

«Bakoitzarekin 20 minutu inguru izaten gara, kontsulta bada hori argitzen saiatzen gara eta erreklamazioa bada enpresaren datuak hartzen ditugu eta erreklamazioa prestatzen dugu. Beti saiatzen gara adiskidantzazko akordio batera heltzen, epaiketara iritsi gabe, gu bitartekariak gara. Gure bitartekaritza amaitzen da epaiketaren bidea hartzen denean, hori norbanakoaren esku dago», dio Rodriguezek.

«Beste bideak daudela erakusten diegu: salaketak Kontsumoari, bidaien kasuen Abiazio Zibilaren Zuzendaritzari bidalitako erreklamazioak…», azaltzen du. Hala ere, «gehienek arazoa gainean dutenean etortzen dira, gutxi batzuk etortzen dira zalantzak argitzera, baina aldaketa ere dago, jendea informatuagoa dago», uste du.

Barañainen etenditu dituen kasuetako askok auzo komunitateekin zerikusia dute. Era berean, handitzen ari dira interneten zerbitzu bat kontratatu ondorengo erreklamazioak. «Askotan enpresa identifikatzea zaila da, enpresa askok bitartekariak direla esaten baitute, ez zerbitzuaren emaileak; kasu horietan erreklamazioak zailagoak dira baina esan beharra dago ere funtzionatzen dutela erreklamazio horiek».

Era berean, bulegoa irekia dagoenetik hiru edo lau pertsona gerturatu dira etxea galtzeko zorian direnak zorrak izateagatik. «Kasu hauetan bitartekaritza egiten da entitate finantzieroarekin, etxea ordainean ematea bilatzeko asmoz», dio Rodriguezek.

Bulegoa 2014ko aurrekontuetan sartutako aurrekontu-sail baten ondorioz sortu zen eta beraz, urtetik urtera berritu beharko da hori bulegoa mantendu nahi bada.

Itzulpena > Traducción

La Oficina de Información al Consumidor, meses trabajando por la mediación

Desde el 18 de marzo de 2014 que abrió sus puertas, la Oficina creada por una partida presupuestaria y gestionada por la Asociación de Consumidores Irache atiende cada martes a cerca de 12 personas en cuestiones relacionadas con la contratación de servicios y productos financieros, seguros, alquileres, etc. y también herencias y testamentos. «Algunas personas vienen a buscar asesoramiento y otras directamente con la reclamación», señala el responsable de la oficina, Ricardo Rodríguez.

«Con cada personas estamos unos 20 minutos, si es una consulta tratamos de resolverla y si se trata de una reclamación cogemos los datos de la empresa para realizarla. Actuamos como mediadores y en estos casos buscamos acuerdos amistosos; cuando finaliza esta etapa sin acuerdo queda la vía judicial», explica Rodríguez. «También buscamos otras vías: denuncias a Consumo, en el caso de los viajes reclamaciones a la Dirección de Aviación Civil, etc.», añade.

«Generalmente la gente viene con la reclamación hecha», aclara. En otros casos como herencias o testamentos se trata de aclarar las dudas que haya al no caber la reclamación y en cuestiones de deudas hipotecarias se media con las entidades financieras para lograr la dación en pago. En el tiempo que la oficina lleva abierta en Barañain se han acercado 3-4 personas con problemas que piden la mediación para la dación en pago.

La oficina atiende de 9:30 a 13:30 en el Ayuntamiento, en el área de Urbanismo, aunque debe pedirse cita previamente llamando al 012.

Diseño y desarrollo Tantatic