Kezka txakurrentzako aisialdi guneak dauden egoeragatik

Txakurren jabeek zonalde hauen egoera "zabarra" kritikatzen dute

Kexu dira zonalde hauen egoeraz (Argazkia: Plazaberri)

Lagunakeko maldan den aisialde gunea da txakurren jabeen adieran egoera kaxkarrenean dagoena. Galdetu ondoren, zonaldea zikina dagoela, guztiz itxi gabe, esertzeko leku gutxi dagoela eta gainera dauden bankuak apurtuta daudela dira entzun ditugun kritikarik nagusienak. 

«Zonalde hau gaizki dago orokorrean, zikina da», uste du Lorena Gonzalezek. Lagunakeko maldako aisialde gunean hitz egin dugu berarekin. «Alde batetik  jendea pentsatzen du txakurren kakak ez direla hemen bildu behar eta guztia kakaz beteta dago, hori bakoitzaren ardura da, baina, bestetik, zakorrontziak ez dakit noiz izango zen ustuko zituzten azkeneko aldia. Hoberena litzateke poltsak egotea eta horrela inork ez zuen aitzakirik izango», dio Gonzalezek. Balbino Carralerok ere lekuaren zikinkeriaz antzeko iritzia du eta gaineratu du, «leku honetan ez dago belarrarik eta euria egiten badu ez gara etortzen guztia lokaztuta geratzen baita. Zorua lehorra badago hautsez betetzen dira txakurrak. Gainera banku gehiago jarri beharko zituzten, bi bakarrik ditugu hemen eta gainera apurtuta daude». Lekua itxita egon beharko zuela uste du Carralerok, «amildegia dugu hor alboan eta txakurrekin kontuz ibili behar zara, hoberena ixtea litzateke».

Eulzako aisialdi gunean Ainara Garciak uste du itzal gehiago izan beharko zela eta pixka bat garbiago ere. Aurreko bizilagunek bezala lurzorua gehiago zaindu behar dela uste du. «Isunak jartzen dituzte txakurra lakutik aske ikusiz gero, baina gero aisialdi zonalde hauek ere ez daude egoera hoberenean», uste du Garciak.

«Nire ustez, gune hau banatu zezaketen» dio Gonzalezek, Lagunakeko guneari buruz. «Nire txakurra txikia da eta beste txakur handiak ikusita beldurtzen da. Badira ere beraien artean oso gaizki eramaten direnak. Gune hau handia izanik bitan banatu daiteke eta horrela ikusita zein dagoen batean, bestera jo dezakegu; guk badakigu nolakoa den gure txakurra eta nola eramaten den besteekin», proposatzen du Gonzaleek. «Batzutan ikusten duzu jendea pasatzen dela txakurrekin eta ikusita nola dagoen gune hau ez dela sartzen; nik ere nahiago izaten dut Eulzako bidean dagoen belardira joatea», dio Carralerok. «Gustoko dugu txakurrak aske izatea, beste txakurrekin jolastea, baina guk ere gustora egon behar dugu gune hauetan» uste du Garciak.

Itzulpena > Traducción

Criticas por el estado de las zonas de esparcimiento canino

Dueños y dueñas de perros critican el estado de las zonas de esparcimiento canino en nuestra localidad, en especial, la zona situado en la cuesta que dirige a Lagunak. Lamentan la suciedad que hay en esta zona, el estado del terreno y que sólo haya dos bancos rotos, además de que no se encuentre completamente cerrada. Asimismo, indican que la zona es impracticable cuando llueve y piden que se mejore su estado para hacerla confortable para personas y mascotas.

Diseño y desarrollo Tantatic