Kataluniar herriari babesa eman zaio Barañainen
2017-10-03
Asteburu honetan, Euskal Herriko herri desberdinetan elkarretaratze ugari egon dira Katalunian gertatzen ari dena salatzeko. Larunbatean, irailak 30, ehun bat bizilagun elkartu ziren Udal Plazan Kataluniako herritarrei babesa emateko.
Barañaingo EH Bildu alderdiak antolatu zuen mobilizazioa, horretaz gain, iraileko Osoko Bilkuran azkeneko gertaerak salatzeko mozio bat onartu egin zuten.
Argazkiak: Apala.