Jarduera eta ikastaroak doan Baragazten

Barañaingo Udaleko Gazteria Programak azken hiruhileko honetarako jarduerak antolatu ditu, horietako batzuk Berdintasun Arloarekin batera. Jarduera guztiak doakoak izango dira eta zenbaitetan aldez aurretik izena eman beharko da, Baragazten bertan. Unean uneko segurtasun-neurriak eta arauak errespetatuz garatuko dira.

Hasteko, aisialdi osasungarria sustatuko dituzten hainbat aukera eskaintzen dituzte: alde batetik, Hegoak Elkarteak prebentziozko hitzaldi bat emango du azaroaren 13an 18:30etan, Baragazten. Bestalde, HIESaren aurkako Batzordea ere izango dute bertan, ITSak, harremanak eta sexualitatea “normaltasun berri” honetan bizitzeko modu berria aztertzeko, hau abenduaren 11an izanen da, 18:00etatik 20:00etara. Eta bukatzeko, “Run Team” elkarrekin korrika egitera ateratzeko talde bat ere badute, azaroaren 5etik hasita ostegunero aterako dena 19:00etan.

Hauetaz gain, dinamizatutako tailerrak ere emango dituzte. Hala nola, musukoa kendutakoan non zintzilikatu izateko, lepoko bereziak egiteko tailer bat, urriaren 26, 28, 30 eta 31, eta azaroaren 2, 4, 6 eta 7an, 18:30etatik 20:00ak bitarte. Baita kamisetak tintatzeko beste bat, abenduaren 14tik 19ra, 18:00etatik 20:30etara.

Aurrekoez gain, COVID-19ren inguruan antolatutako tailerrak hauexek izango dira: “Baragazte zurekin” kanpaina berria, sare sozialen bidez Barañaingo gazteengana hurbiltzea eta laguntzea helburu duena, gaurkotasunean hain presente diren beldurra, mugak, berrogeialdia eta abar baretzearren.  Ildo honetatik jarraituta, beste hau: “Eskola-laguntza konfinamendu-uneetan” Baragazte-ko profesionalek eskaintzen duten eskola-laguntza puntuala da, eduki akademikoak etxetik jarraitu eta zalantzak argitzen laguntzeko eta indartzeko. DBHko 1. eta 2. mailentzat, lehentasunez. 

Multzoekin bukatzearren, beste hiru jarduera interesgarri, hauek Berdintasunaren ingurukoak: azaroaren 25erako, "Haiengatik, guztiongatik" lelopean, horma-irudi bat egitea proposatzen dute, gazteek emakumeen aurkako indarkeria nola hautematen duten adierazteko aukera izan dezaten. Azaroaren 16tik 24ra: astelehenetik ostegunera 18:00- 21:00 eta ostiral eta larunbatean 17:00- 22:00. Jarduera honetara aurretik izena eman gabe agertu ahalko dira. Beste jarduera bat honakoa izango da: esku morea diren pinak egitea. Pin hauek sortzeko eta etxera eraman ahal izateko beharrezko materiala emango da, azaroaren 16tik 24ra: astelehenetik ostegunera 18:00- 21:00 eta ostiral eta larunbatean 17:00- 22:00.  Azkenik, “Historiadun mezua” komikia, 2.0 bertsioa: Aukeratu zure amaiera. Sare sozial, ikastetxe eta Baragazteren bidez banatuko da komiki hau, gazteek historia irakurri eta haren amaiera zein izango den erabaki dezaten. Azaroan zehar.

Informazio gehiago baragazte@baranain.com helbidera idatziz edo honako telefonoan: 948 38 59 25

Itzulpena > Traducción

Actividades y talleres gratuitos en Baragazte

Desde el Programa de Juventud del Ayuntamiento de Barañáin han organizado las actividades para este último trimestre. Algunas de éstas se han organizado en conjunto con el Área de Igualdad. Este otoño proponen:

  • Para la promoción del ocio saludable: ofrecerán una charla de carácter preventivo impartida por la Asociación Hegoak, también contarán con la Comisión Antisida para tratar las ITS así como la nueva forma de vivir las relaciones y la sexualidad en esta “nueva normalidad” y se propone también un grupo para salir a correr “Run Team”.
  • Talleres dinamizados: organizarán un taller para realizar colgantes para las mascarillas y otro para tintar diferentes camisetas.
  • Talleres organizados en torno al COVID-19:
    • “Baragazte contigo”: esta nueva campaña pretende acercarse y acompañar, a través de las redes sociales, a la población de Barañáin que no se acerca al recurso de Baragazte ante esta situación social, por miedo, limitaciones, cuarentena, etc.
    • “Apoyo escolar en momentos de confinamiento”: proponen un apoyo escolar puntual ofrecido por profesionales de Baragazte para reforzar y ayudar a seguir los contenidos académicos desde casa y resolver dudas. Dirigido a 1º y 2º ESO prioritariamente.
  • Actividades en torno a la Igualdad:
    • Mural para el 25N. La idea es realizar un mural donde la gente joven pueda expresar como percibe la violencia hacia las mujeres.
    • Realización de pines morados. Se facilitará el material necesario para crear y poder llevarse pines morados.
    • Cómic “Mensaje con historia” versión 2.0. Elige tu final. A través de las redes sociales, así como de los Centros Educativos y Baragazte se llevará a cabo el reparto de este cómic para que la población joven lea la historia y decida cual quiere que sea le final de la misma.

Todas las actividades son gratuitas y algunas con inscripción previa. Se desarrollarán respetando las medidas y normas de seguridad establecidas para ese momento.

Más información escribiendo a baragazte@baranain.com o llamando a: 948 38 59 25

Diseño y desarrollo Tantatic