Jai Batzordeak eta Udalak jaiak antolatzeko prozesu parte hartzailea abiatuko dute

Deialdia egiten dute asteazkenean, hilaren 2an ospatuko den asanblada irekian parte hartzera.

Zinegotzia eta Jai Batzordeko kideak, beste hainbat herritarrekin lagundurik egin zuten asanbladarako deialdia (Argazkia: Utzitakoa)

Barañaingo festak hasteko lau hilabete falta direnean erabaki dute udaletik Jai Batzordearekin batera horiek antolatzeko prozesu parte hartzailea hastea. Lehenengo hitzordua asteazken honetan, martxoaren 2an arratsaldeko 7etan Udalaren Erabilera Anitzeko Aretoan eginen den asanblada irekia izanen da.

«Deialdi honen helburua, prozesu bateratu bati hasiera ematea da, nahi duen orori, festen antolakuntzan inplikazioa baimenduko diona», azaldu zuten iragan ostiralean egindako prentsaurrekoan Ainhoa Oyagak Kultura zinegotziak eta Mintxo Astizek, Jai Batzordeko lagunak. Prozesua ilusionantea eta dinamikoa izatea espero dute, esan bezala, «festak elkarrekin gozatzeaz gain, prozesua bera ere zuek guztiokin batera egin nahiko genuke, gazteak, haurrak, emakumeak, helduak, apymak, kolektiboak, elkarteak…»

«Gaur hemen bildu garen guztiok modu batean edo bestean gure herriko festen antolakuntzan eta partehartzean sujektu aktiboak izan gara, jai herrikoien aldeko pausuak eman ditugu azken urteetan, dena den, aurten irekitzen den prozesu berri hau gogo handiz hasiko dugu, elkarlan honen bidez barañaindarrok  zer nolako festak nahi ditugun erabaki ahalko dugularik», gaineratu zuten.

Horregatik guztiagatik, biztanleria animatu nahi dute asanbladan parte hartzera eta bertan ideiak eta proposamenak egitera.
 

Itzulpena > Traducción

Arranca un proceso participativo para la organización de las fiestas

El pasado viernes Ainhoa Oyaga, concejala de cultura y Mintxo Astiz, miembro de la Comisión de Fiestas de Barañain presentaron el proceso participativo para la elaboración del programa de fiestas y animaron a la ciudadanía a acudir y participar en la asamblea abierta que tendrá lugar este miércoles, 2 de marzo a las 19:00, en la Sala de Usos Múltiples del Ayuntamiento.

«Desde el Ayuntamiento queremos poner un nuevo proceso en marcha. Para ello hacemos este llamamiento junto con la comisión de fiestas, la cual ha trabajado activamente en la organización de las mismas», señalaron. En la rueda de prensa estuvieron acompañadas de personas que «de una manera u otra hemos sido sujetos activos en la organización y en la participación de las fiestas de Barañain»

«El objetivo de esta convocatoria es dar comienzo a un proceso conjunto que permita la implicación directa en la organización de las fiestas a todos aquellos sectores vecinales que así lo deseen», añadieron. Agregaron que esperan con el proceso «afianzar un camino que aporte dinamismo e ilusión de cara a unas fechas tan importantes». Finalmente, señalaron que «muchos han sido los pasos dados para lograr unas fiestas populares; se inicia un proceso que permitirá decidir que tipo de fiestas queremos, de manera plural y activa».
 

Diseño y desarrollo Tantatic