Itxaron zerrenda luzeak dira osasun profesionalen kezka nagusia

Barañaingo Osasun Etxean mediku den Juana Gamboak hitz egin digu egun dituzten arazo eta erronken inguruan

Herritarrak artatzeko baliabideak murriztu direla ohartarazi du (Argazkia: A.Peña)

1982 urtetik medikua da Juana Gamboa eta azken urteotan aldaketa nabarmenak somatu ditu gure osasun zerbitzu publikoan. Urte honetan martxan jarri den Hobekuntza Plana baloratzeko goiz dela uste du, baina egungo arazo nagusia itxaron zerrendak direla adierazi du, murrizketek areagotu dutenak.

Osasun sistemaren aldaketak ikusteko 1982. urtera arte atzera egin du Gamboak. Gogoratu duenez orduan herrietan familiako medikua zegoen, batzuetan praktikantea ere, «arreta oso pertsonala zen» eta hirietan medikuak eta erizainak (ATSak) zeuden. Hirietan egunean bi ordu eta erdiko kontsulta ordu zituzten, baita etxeetara bisitak egitera joateko tartea eta arratsaldero 17:00ak arte aurkitzeko moduan egoteko betebeharra zuten. «Kontsulta partekatzen ez genuenok denbora luzatu ahal genuen baina beste profesionalek atera behar ziren kontsulta libre uzteko. Hauetako batzuetan erizainek medikuei laguntzen zieten kontsulta pasatzen eta lan administratibo handia egiten zuten itxaron gelak antolatzeko. "Errezeten bila zetorrenak" oroituko duzue», dio Gamboak.

1985ean osasun zerbitzuaren planifikazioan aldaketa handia eman zen, Gamboak azaldu duenez. «Ospitaleen garapen handiaren ondoren ikusi zen Lehen mailako Arretak minimoan zegoela eta horrek ospitaleak gainkargatzen zituela», gogoan du. Osasun Etxeak sortu ziren eta talde lana antolatu zen. Garai horretan Gizarte Langileak kontratatu ziren Osasun Etxeetan lan egiteko eta, era berean «asko lan egin zen norbanako osasuna eta talde osasuna sustatzen», dio Barañaingo mediku honek. «Pertsonalki esan dezaket oso aberasgarria izan zela Gizarte Langileekin taldean lan egitea, kontutan hartuak ez nituen alderdiak ikusi nituelako. Gaur egun osasunaren prebentzioa asko landu da eta bereganatuta daukagu baina osasunaren sustapena gehiago landu behar da», dio Gamboak. Adierazi duenez, gaur egungo talde lanaren gehiengoa Gizarte Langilearen eta Erizainen esku dago.

Formakuntza

«Lehen mailako Arretarako sistema berri honekin formakuntza eta birziklapen ikastaro ugari izan genituen, kontsultan ordezkatzen gintuztela. Orain gutxi birziklapen ikastaro bat egin dut arratsaldean 16:00etatik 20:00etara, nire lanegunaren ondoren, Osasunbideako langileek eman zutena ospitalean bertan eta ordaindu behar izan dudana -20 euro-. Orain ikastaroak egitea eta ordezkapena izatea pentsaezina da. Zentruko beste langileek ordezkatu behar zaituzte eta hori zama bat ere bada. Esan beharra dago ikasgela beteta zegoela herrietako eta hirietako langileekin, murrizketen aurrean bere lanarekin ilusioa mantentzen dutelako».

Ordezkapen arazoak

Langilegoan egin diren murrizketek eragina izan dute ordezkapenetan. «Gizarte Langileak, adibide, ez du ordezkorik. Oporretan ere ordezkapen gutxi egiten dira eta Zuzendaritzak oporrak planifikatzeko egin behar dituen kalkuluak aritmetika hutsa dira. Erizainek, adibidez, Laborategian egin diren aldaketekin orain lan gehiago dute ordutegi berdinean», azaldu du.

«Hitzordua eskatzera Osasun Etxera deitzen baduzue Onarpenetik galdetuko dizuete zein den zuen beharra eta posible da azkenean erizainekin pasatzea. Osasunbideak abiatu duen Hobekuntza Planaren atal bat da, baliabideak hobeto erabiltzeko helburuarekin sortu duena, baina lekuan lekuko profesionalen onarpena handiagoa edo txikiagoa da kasuen arabera. Plangintza berria da eta ez naiz ausartzen horri buruz epai bat ematen, denborarekin ikusiko dugu baliagarria izan den ala ez», uste du Gamboak.

Orokorrean Osasunbideak duen arazo nagusia itxaron zerrendak dira. «Gaixotasun larrialdiak momentuan bertan artatzen dira, baina espezialistekin kontsulta bat behar izanez gero, edo errosonantzia bat edota programatutako ebakuntza bat behar izatekotan, horretan arazoa dago. Hau da gure osasun zerbitzuaren arazo handiena, zergatik ez da konpontzen?», galdetu du Juana Gamboa medikuak. «Bukatzeko animatu nahi nuke osasun baliabideak irizpide egokiekin erabiltzera eta baita gure ama eta amonen osasun ezagutzei hautsa kentzera, osasun zerbitzu gutxiagorekin eta medikuen menpekotasun gutxiagorekin hazi gintuztelako», uste du Gamboa

Itzulpena > Traducción

Las listas de espera son la principal preocupación de los profesionales de la salud

Hemos preguntado a una trabajadora del Centro de Salud de Barañain sobre la situación en la que se encuentra este servicio público. Juana Gamboa, médica en Barañain desde hace muchos años, señala que el principal problema al que se enfrenta la atención sanitaria en Navarra son las listas de espera para acceder a consultas de especialistas, resonancias y cirugía programada. Asimismo, lamenta que a causa de los recortes apenas se realizan contrataciones para sustituciones en vacaciones o para formación, siendo la propia plantilla la que debe sustituir a la trabajadora y viéndose obligadas a realizar las horas de formación fuera del horario laboral. Todo esto redunda en el servicio prestado pero remarca el compromiso y la ilusión de los profesionales de la salud y cree que debería trabajarse más la promoción de la salud, «y no tanto la prevención que la tenemos "hiper" asumida»

Señala que aún es pronto para valorar la eficacia del Plan de Mejora en la atención puesto en marcha este año en Barañain. Finalmente, anima a continuar usando los recursos sanitarios con buen criterio y «animo también a desempolvar los conocimientos de nuestras madres y abuelas en materias de salud, que con muchos menos servicios médicos nos han criado y sacado adelante con menor dependencia de los y las sanitarias».

Diseño y desarrollo Tantatic