Iñigo Gonzalez eta Gorka Mayo prozesatu dituzte Ekin-eko kide akusaziopean

Iñigo Gonzalez eta Gorka Mayo gaur, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Plazaberri.

Madrileko Auzitegi Nazionalean egon dira gaur Iñigo Gonzalez eta Gorka Mayo barañaingo gazteak. 2011ko urtarrilaren 17an atxilotu Guardia Zibilak atxilotu zituen beste sei lagunekin batera Ekin-eko kide desdoblatuak izatea leporatuta. Gaur Madrilera jeitsi behar izan dute euren aurkako akusazioarekin ados dauden edo ez galderari erantzuteko. Prozesamendu auto hau Bermudez epaileak eramaten du. Bestetik,bien artean 6.000€ ordaindu behar izan dituzte izango den epaiketaren kostuak ordaintzeko.

Tortura salaketa artxibatua

Fernando Grande Marlaska epaileak bi gazte hauek atxilotzeko agindua eman eta instrukzioa eraman zuen. Iñigo Gonzalezek torturak salatu zituen Madrileko Plaza Castilla epaitegian eta salaketa bera artxibatu badute ere, gazte honen abokatuek berriz irekitzeko eskaera aztertzen ari dira.

Gazteeen oharra

Gazte hauek ohar batean salatu dute euren aurka irekita dauden prozedurek, jardun politikoa zigortzeko helburua besterik ez dutela eta horrela adierazi diote zuzenean Gomez Bermudez epaileari.

Bestetik, euren aurka zabalik dauden salaketa guztiek "Guardia Zibilaren ziegetan inkomunikaturik eta tortura saio luzeen ondorioz burututako autoinkulpazio eta inkulpazioak" oinarri dutela baieztatu dute Iñigo, Gorka eta beraiekin kausa berdinean auzipetuak dauden beste 6 gazteek.

Azkenik, "epaiketa politikoekin bukatzeko garaia" dela adierazten diote estatu espainiarrari eta Auzitegi Nazionalari. Era berean, "ireki berri den aroa zapuztea helburu dutenek jakin dezatela konponbide demokratikoaren ikurra altxatzen jarraituko" dutela esanez amaitzen da gazte hauek Madrildik igorritako oharra.

Urte eta erdi eman zuten espetxean eta 10.000€-ko fiantza ordaindu ostean kalera atera ziren baldintzapeko askatasunean. Astero bake epaitegian sinatu behar dute eta estatu espainoletik ateratzea debakatuta daukate. 285/2010 sumarioaren baitan dauden bi gazte hauek epaiketaren zai daude orain.

Beste aurrekari batzuk

Duela hilabete batzuk, Garbiñe Urra eta Ion Ziriza gazte barañaindarrak ere epaitu eta absolbituak izan ziren. Luis Goñi eta Xabier Sagardoy gazteak ordea 6 urteko espetxealdia betetzen ari dira Almeria eta Soriako kartzeletan.

Itzulpena > Traducción

Los jóvenes de Barañain Iñigo Gonzalez y Gorka Mayo han sido procesados hoy bajo la acusación de pertenencia a Ekin

Los jóveens de Barañain Iñigo Gonzalez y Gorka Mayo han estado hoy en la Audiencia Nacional para realizar la declaración indagatoria. Estos dos jóvenes fueron detenidos por orden del juez Fernando Grande Marlaska el 17 de enero de 2011 bajo la acusación de pertenencia a Ekin y pasaron año y medio en prisión sin juicio. Tras abonar sendas fianzas de 10.000€ cada uno quedaron en libertad provisional bajo medidas cautelares. Semanalmente deben acudir al juzgado para firmar y tienen prohibido salir del estado español.

Estos dos jóvenes procesados en el sumario 285/2010 deberán abonar 6.000€ entre los dos para pagar las costas del juicio que aun no tiene fecha.

Además, Iñigo Gonzalez denunció haber torturas tras su paso por dependencias de la Guardia Civil. La denuncia, que fué tramitada por el Juzgado de Madrid Plaza Castilla ha sido archivada pero las abogadas de este joven estudian la petición para que se reabra el caso.

Hace unos meses los jóvenes de Barañain Garbiñe Urra y Ion Ziriza fueron juezgados y absueltos de la acusación de pertenencia a Segi. Bajo la misma acusación, Luis Goñi y Xabier Sagardoy en cambio se encuentran cumpliendo condena de seis años en las cárceles de Almería y Soria.

Diseño y desarrollo Tantatic