Iñaki Urdiain presoaren askatasuna eskatu dute

Atzo elkarretaratzea egon zen Barañaingo Udal Plazan Iñaki Urdiain presoaren askatasuna eskatzeko

Atzo burututako manifestazioa (Argazkia: Plazaberri).

Barañaingo bizilaguna den Iñaki Urdiain 24 urte darama preso eta 2009tik kalean izango zen 'Parot Doktrina' aplikatu ez balitzaio. ETAko kide leporatuta Valenciako espetxean dispertsatuta dago eta duela 4 urte kalean egon behar zuen. 

Egoera hau salatzeko, 'Tantaz tanta'k elkarretaratzea burutu zuen atzo Udal plazan. Ondoren manifestazioa burutu zen Gaztainondo plazaraino. Iñaki Urdiain presoaren askatasuna eskatu eta «euskal preso politikoen aldeko borrokan» segitzeko deialdia luzatu zuten.

Iñaki Urdiain «minutu bat gehio ere» kartzelan ez duela eman behar azpimarratu eta lehen bait lehen askatzeko deialdia egin zuten. 

Martxoaren 20an Estrasburgoko Epaitegiak 197/2006 doktrinak Giza Eskubideen Europako Konbentzioa urratzen zuela ebatzi zuen eta Ines del Rio preso Tafallarra askatzeko agindua eman zuen. Beste 70 preso, egoera berdinean aurkitzen dira tartean Iñaki Urdiain bizilaguna delarik.

Itzulpena > Traducción

Piden la libertad del vecino de Barañain Iñaki Urdiain

Este vecino de Barañain lleva 24 años preso y en 2009 se le aplicó la llamada "Doctrina Parot". Desde 'Tantaz tanta' denuncian que desde hace 4 años debería estar en la calle tras haber cumplido toda su condena. 

El Tribunal de Derechos Humanos de Estrasburgo declaró el pasado 20 de marzo que la doctrina 197/2006 es ilegal por vulnerar los derechos humanos. 

Ayer una manifestación se desplazó desde la plaza del Ayto. hasta la plaza de los Castaños para reclamar la libertad de este vecino preso en la cárcel de Valencia.

Diseño y desarrollo Tantatic