Imaginario sozial matxista eraldatzeako deia

2016-11-29

Joan den ostiralean, azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira elkarretaratzea egin zuen Hagin-ek Udaletxe Plazan.

Elkarretaratzearen amaieran Euskal Herrian erahildako hiru emakumeak eta Espainiar zein Frantziar Estatuan erahildako emakumeak gogora ekarri zituzten, azken urtean Barañainen izan diren erasoak eta horiei emandako erantzunarekin batera.

Horrekin batera barañaindarrei imaginario sozial matxista eraldatzearen erantzunkizun kolektiboan barneratzeko gonbita luzatu zuten.

Jende andana hurbildu zen Barañaingo Talde Feministak deitutako kontzentraziora (Argazkia: Apala)
Diseño y desarrollo Tantatic