Ikasturteari agur eta udari ongi etorria Alaitz eskolan

2015-06-22

Iragan ostiralean ikasturteari agur esan zioten Alaitz eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Ohitura duten bezala sanferminez jantzi ziren eta aurten Ezpelur konpartsaren bisita izan zuten. Festa giroan agurtu zituzten ere ikastetxea utziko duten ikasleak eta zapia ipini zieten. Orain oporrekin disfrutatzeko tarte luzea izanen dute ikasleak.

Festa giroan agurtu zuten ikasturtea Alaitz eskolan (Argazkia: Utzitakoa)
Diseño y desarrollo Tantatic