Ikasle greba bigarren hezkuntzako ikastetxeetan ostegunean

LOMCEren aurka eta unibertsitate arloan emanen diren aldaketen aurka.

Ikasleak deituak daude protestara ostegun honetan (Argazkia:Artxiboa)

Barañaingo institutuetan grebara joateko deialdiak daude biharko, ostegunerako, DBH 3. mailatik aurrera (DBH 1. eta 2. mailako ikasleek ez dute greba eskubiderik).

Estatu mailan hainbat ikasle erakundek deitu dute grebara, leku batzutan bi egunekoa (gaur eta bihar) izanen da baina ikastetxe gehienetan egun bakarrekoa, otsailaren 26an. Arrazoia LOMCEren aurka protestatzea da, bereziki, unibertsitate graduetan eta masterretan egingo diren aldaketen aurka. Orain gutxi Espainiako Gobernuak dekretuz onartu du unibertsitate graduak hiru urtera jeistea eta masterrak –askoz garestiagoak- bi urtera igotzea, orain arteko 4+1 sistemarekin bukatuz.

Ikasle Abertzaleak egiten duen irakurketaren arabera, LOMCEren eta EU2015 unibertsitate erreformaren bidez, «kapitalaren laborategietan diseinaturiko bidea inposatu nahi digute, non hezkuntzaren merkantilizazioa eta botere hegemonikoaren mesederako adoktrinamendu ideologikoa helburu duten».

«LOMCE desobeditzeko daukagun determinazioa eta indarra erakusteko eguna izango da 26a hezkuntza ertainean. Unibertsitateetan ordea, EU2015aren, eta konkretuki, 3+2aren aurrean, tinko erantzungo dugu; Euskal Eskola Nazionalaren bidean hezkuntza herritik eta herriarentzat izatea beharrezkoa dela argi utziz», dio talde honek.

Mobilizazioak eginen dira hiriburuetan eta eskualdetan. Iruñean, 12:00etan aterako dira NUPetik. 12:20ean Iturramatik pasako dira eta 12:30ean Antoniuttin elkartuko dira berriro. Merindadesen 12:40ean egonen dira.

Alternatiben bila

Kalean protestatzea beharrezkoa baino nahikoa ez dela ohartzearekin batera, Ikasle Abertzaleak taldetik alternatiba praktikoak martxan jartzeko unea dela adierazi dute. Horretarako “Eraikuntzara salto!” kanpaina abiatuko dute otsailaren 26tik martxoaren 18ra arte. Helburua «proiektuen arteko talka azaleratu eta errealak egitera bidean esperientziak eraikitzea» dela adierazi dute.

Hezkuntza ertainean, hiru aste horietan hausnarketa tailerrak antolatuko dituzte, «LOMCEren kontrako konpromisoetan berretsiz, hauen garapen praktikoa nola gauzatuko dugun datorren ikasturtean zehazteko». Amaieran landutako edukien «plazaratze masiboa» eginen dute martxoaren 18an.

Unibertsitatean, Herri Unibertsitateak eginen dira, martxoaren 16tik aurrera.

Itzulpena > Traducción

Protesta estudiantil, mañana, en los institutos de Barañain

Para el 25 y 26 de febrero está convocada a nivel estatal una huelga estudiantil contra los cambios en grados universitarios y en másteres, que pasarán los primeros de 4 a 3 años y los segundos, mucho más caros, de 1 a 2 años. En la mayoría de centros educativos de secundaria navarros la huelga está convocada para una jornada, la de mañana jueves, y a ella se han adherido varias organizaciones estudiantiles, entre ellas Ikasle Abertzaleak, presente en el instituto Alaitz.

La huelga en educación secundaria obligatoria (en 3º y 4º) y en Bachillerato tiene por objetivo protestar contra la LOMCE y contra «este camino impuesto, diseñado en los laboratorio del capital, que busca la mercantilización de la educación y el adoctrinamiento ideológico en provecho de los poderes hegemónicos» en palabras de Ikasle Abertzaleak. En el ámbito universitario la huelga se centrará en protestar contra el cambio en los grados universitarios y másteres. Desde Ikasle Abertzaleak está convocada una protesta que saldrá de la UPNA a las 12:00. A las 12:30 se reunirán en Antoniutti y a a las 12:40 en Merindades,

Diseño y desarrollo Tantatic