Historiaz jarduteko azken saioa izanen da ostegun honetan

2019-10-28

Geronimo Uztariz elkarteak eta Nafar Gobernuak lagundutako jardunaldiak, aste honetan izanen dute azken saioa.

Iruñean jaio eta 1936ko estatu kolpean erahildako Juan Eulalio Larreta Larrearen hilobak eskeinitako “Aitona eta familia-bizitza berreskuratuz” hitzaldia.

Juan Eulalio, Isaban irakasle izan zen 22. urtera arte, orduan, Aragoiko Treviana herrian jardun zuen eta lehen talde sozialistaren eraketan parte hartu zuen ere. Altxamendu faxista gertatu zenean, ihesari ekin zion baina ez ez zen bere hilketaren informazio fidagarririk eskuratu. 1936ko abuztuan, indar faxistek bere 5 semeak benefizientziaren esku utzi zituzten.

Ostegun honetan, arratsaldeko 19:00etan, bere hiloba den Asun Larrea izanen dugu hizlari, Unibertsitateko Historia Doktore eta Memoria Historikoko ikerlaria den Gemma Pierolak aurkeztuta.

Diseño y desarrollo Tantatic